2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

osteguna 30

Egunon lagunak, dagoeneko osteguna dugu.

Zer moduz doa astea? Badakit paseotxoekin askoz hobe doala!

Gaur ere lan pixkat egiteko prest ezta?

Hona gaurko lan plana:



PROIEKTUA:


Blogean “Eguzki sistema” sarreran aurkituko duzun bideoa ikusi eta ondoren planteatzen diren ariketak burutu. Lehenengo ariketan definizioak hitzekin lotu beharko dituzu. Txikipedian kontsulta egitea egoki izan daiteke. Oso garrantzitsua da bideoa ongi ikusi eta ulertzea. Ondoren hiru dimentsioetan  planeta bat sortu eta honen argazkia bidali. (aitziber@aieteikastetxea.com)






















MATE:


LH 2:

Gaur maten probleman fitxa bat eta geometriakoa bestea. oso errazak biak. Gogoratu egin baino lehen ongi irakurtzea, ondo ulertzeko zer jartzen duen. Biderketen kasuan gogoratu, era batera ondo badago eta ez ba da ongi bezala azaltzen, aldrebeska ere jartzea ba dagoela!!! 8 X 3 = 3 X 8. Ariketak era batera bakarrik onartzen du.

Geometrian X bat jarri behar duzue irudi geometriko zuzena bilatzen duzuenean. Ea zein ongi egiten dituzuen ariketak!



LH3

Gaur problemak ebazteko eguna dugu. Blogean aurkituko dituzun “Problemak 3 eta Problemak 4” problemak ebatzi eta zure irakasleari bidali. Gogoratu oso garrantzitsua da lasai eta ondo irakurtzea problemak, dena ulertzeko. Behar baduzu marraztu hobeto ulertzeko. Ea denak argitzea lortzen duzun!





MUSIKA:     

Gaur blogean bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez  lehiaketa bat egingo dugu.

- Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten Turkiar Martxa sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!

Datuak ez dituzte memorizatu behar! Bakarrik interesa duenak irakurtzeko dira) Lehiaketan bideoan ikusten diren gauzei buruzko galderak egingo dira!



BIDEOKONFERENTZIA:



LH2: 

Gaur ere bideokonferentzia daukagu, gogoratu!!!!!






LH3



Gaurkoan unibertsoaren sorrerari buruz hitz egiteko geratuko gara. Lehen taldea 10:30tan bilduko da eta bigarrena 12:00tan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina