HIZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HIZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

UNIBERTSOKO HIZTEGIAREKIN JOLASEAN

Kaixo txapeldunak!!!!

Zer moduz doa astea !!!!!!  Jada oso gutxi falta da oporrak hartzeko, beraz lan eta lan jarraituko dugu orain arte bezala, berehala heltzeko.




Unibertsoko gaiari bukaera ematen joateko, gaur hiru ariketa interaktibo proposatzen dizkizuegu.

1. ARIKETA: Ezagutu berri dugun astronauta euskaldunari bere egunerokoaren pasarteak nahastu egin zaizkio. Irakurri pasarteak. Ohartu datekin eta lotu hauek pasarteekin. Oso erraza, ikusiko duzue !!!!!!

2. ARIKETA: Bertso baten letra dugu oraingo honetan. OINAK falta ditu. OINA bertso bakoitzeko azken hitzari deitzen zaio, errima izaten duenari (baduzue pista bat egokiak bilatzeko). Bertso bakooitzak zenbaki bat du 5 arte. 10 hitz dituzue aukeratzeko, eta aukeratutako bakoitzari bere zenbakia jarri behar diozue (5 arte). Soberan daudenei "0" zenbakia jarri behar diozue. ADOS?????? EDERKI !!!!!!!

3. ARIKETA: Oraingoan planetak topatu behar dituzue letra zopa batean. Letra bakoitzaren gainean KLIK egin eta LISTO !!!!! Norabide guztietan egon daiteke, hau da: GOITIK BEHERA, BEHETIK GORA; EZKERRETIK ESKUINERA, ESKUINETIK EZKERRERA eta DIAGONALEAN ere.

Badakizue, bukatutakoan "TERMINADO" eat¡¡ta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz guri bidali.

MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com 
JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com 



2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

ALBISTEAK: EUSKAL HERRIKO LEHEN ASTRONAUTA ETA LEHEN ANIMALIA ASTRONAUTA

LEOPOLD EIHARTS, EUSKAL HERRIKO LEHEN ASTRONAUTA

Euskal Herriak ere badu aipamen txiki bat espazio-bidaien historia luzean. Leopold Eiharts astronauta miarritztarrak hiru aste pasatu baitzituen MIR espazio geltokian 1998an. Ingeniari aeronautiko eta ehiza-hegazkinetako pilotu tituloak lortu ostean, astronauta izateko probak gainditu zituen. Gaur egun NASAren Johnson espazio zentroan dago, espaziora bueltatzeko     trebatzen ari da.






LURRAREN INGURUAN BIRA EGIN ZUEN LEHENENGO ANIMALIA:


Suziri edo kohete batekin espazio bidaiak egin ditzakezu. Suziriek oso motor indartsuak dituzte;hain indartsuak, lurretik aireratu eta espazioko beste planetetara joateko gai baitira.
Suzirien barruan astronauta gutxi batzuentzako lekua baino ez dago. Astronautarik ezagunenetakoen artean ditugu Juri Gagarin errusiarra eta Neil Armstrong estatubatuarra. Gagarin izan zen espaziora joandako lehenbiziko astronauta, eta Armstrong, berriz ilargia zapaltzen lehena. Hala ere, ez bata eta ez bestea ez ziren izan lehendabizikoak Lurraren inguruan bira egin zutenak. Laika izan zen horretan aitzindari, Moskuko kale-txakurtxo bat, alegia. 




Laika, errusieraz "zaunka egiten duena" da.1954.urtean jaio zen eta handik hiru urtetara hil zen, 1957ko azaroaren 3an.
Sputnik 2 satelite sobietarraren barnean bidaiatu zuen eta bidaia hartan bertan hil zen.
Orbitan hil zen lehenengo animalia ere izan zen.
Zientzilariek hegaldi espazialen inguruan jakintza handirik ez zutenez, ez zekiten gizaki batek atmosfera gaindiko baldintzak jasango ote zituen. Horregatik, lehenik animaliekin probak egiteko erabakia hartu zen eta Laika txakurra izan zen lehengoa. Hala ere,ordurako hegaldi azpiorbitalak segurtasunez burutzeko teknologia nekez garatu zenez, txakurrak iraungo zuen itxaropenik ez zegoen. Izan ere, handik ordu gutxira hil zen nahiz eta egun batzuetarako bizi-itxaropena zeukala kalkulatu zen. Misio honekin, gizakiak grabitate ezeko inguru batean iraun dezakeela frogatu zen.



ERANTZUN GALDERAK:

1. Nola du izena Euskal Herriko astronauta miarritztarrak?
2. Zenbat aste pasatu zituen Leopold Eiharts astronautak espazioan?
3. Gaur egun, zertan ari da?
--------------------------------------
4. Nor zen Laika?
5. Zer esan nahi du Laikak errusieraz?
6. Noiz jaio zen Laika txakurra? Eta noiz hil zen? Non?
7. Laika txakurra kohetean lurrari bira ematera bidali zuten baina... Nola zuen izena bere koheteak?
8. Zenbat denbora iraun zuen bizirik kohete barruan?
9. Zer sentitzen duzu Laikaren albiste hau jakiten duzunean? Zergatik?


2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

MARTETARRAK ZARAUTZEN

Hemen duzuen liburu ezagunaren pasarte bat irakurriko dugu eta ondoren ariketak egin.
Adi-adi eta lasai irakurri.


                      MARTETARRAK ZARAUTZEN

Martetarrak nekatuta heldu ziren zarautza halako bidaia luzearen ondorioz. Jateko eta edateko zerbait eman zieten eta Antoniano ikastetxera eraman zituzten, atseden hartzera.
Han beren egoitzak ondo antolatuta zeuden:ohe txikiak, armairuak, mahaitxoak, jangela, egongela neurriko eserleku eta besaulkiekin, komunak, dutxak...emakume eta gizonezkoentzako. Oraingo bidaian hamar gizon eta hamar emakume etorri baitziren Martetik.




Zarauztarrak aztoratuta zeuden ezohiko gertakizun harekin.
Telebista kamerak, ehunka kazetari mikroak ahoetan zituztela harantz eta honantz, argazkilariak,kuxkuxeroak...denetik ikus zitekeen herriko kaleetan. Baina itxura susmagarriko inozo eta txorimaloak ere bai, eta horien artean gutxi ez espioi iparramerikarrak. Nondik edo handik martetarren bat bahitu nahi zuten edo haietako bati zerbait lapurtu. Eta horretarako armak erabili behar bazituzten ere, ez ziren atzean geldituko.


















Baina martetarrak horren jakitun izanik, ongi prestatuta etorri ziren. Telepatia eta pertzepzio  estrasentsorialeko teknikak bereziki landu zituzten eta haien detektagailuek laster bereizten zituzten asmo onez edo txarrez zetozen pertsonak. Eta areago oraindik, xede maltzurrez zetozen espioien uhin gaiztoak eta bihotz taupada azkarrak berehala antzematen zituzten haien gailu sofistikatuek.





Hurrengo goizean, heroi bihurtu nahi zuen espioi bat isilka hurbildu zitzaion martetar txiki haietako bati atzetik, bere arma automatikoa prestatuta, eta martetarrak lasai asko buelta eman eta esan zion:
-Zer nahi duzu nigandik? Alferrik zabiltza zure tresna txepel horrekin...

Espioiak arma erabili nahi izan zuen, baina bera-bera eginda jarri zitzaion, plastilinazkoa bailitzan. Mugikorra atera zuen bere buruzagiekin harremanetan jartzeko eta aparailuak  "Altza Felipe trulalai, trulalai..." jotzen zion etengabe. Burumakur alde egin behar izan zuen handik.

   GALDERAK ERANTZUN:
1. Zein dira ipuinaren zati honetan aipatzen diren pertsonaiak?
2. Non gertatzen da?
3. Nolakoak dira Zarautzera iritsi diren martetarrak itxuraz? Eta zer gaitasun berezi dituzte?
4. Zenbat martetar iritsi dira?
5. Nola daude zarauztarrak martetarrak iritsi direlako?
6. Zer egin nahi zion espioiak martetarrari atzetik hurbildu zaionean? Eta lortu al du nahi zuena?
7. Nola geratu zaio espioiari eskuetan zuen arma?
8. Espioiak, bere buruzagiari deitzeko mugikorra atera duenean, zer gertatu da?
9. Pasarte hau benetan gertatutakoa al da? Zergatik?
10. Gustatu al zaizu?

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

HIZKUNTZA: UNIBERTSOAN HITZ JOLASETAN

EGUNON TXAPELDUNAK!!!!!

Zer moduz joan da asteburura, ondo ezta???????????????????????
Asteak badoaz aurrera eta oporrak hurreratuz doaz!!!!!

Gaurko honetan hitzekin jolasean arituko gara. Unibertsoa izango da gure jolasetako hitzen jatorria. Lehenengo estralurtarrak astronautari lapurtutako hitzak, testurantz arrastatu behar dituzue eta ondoren gurutzegrama duzue egiteko aspaldi honetan ikasitako hitzez beteta.

ANIMO !!!! PRIMERAN EGINGO DUZUE!!!!!!


2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

HIZKUNTZA LANTZEN : Entzun, idatzi eta marraztu.

KAIXO TXAPELDUNAK!!
Gaur adi-adi ipuin motz bat entzun beharko duzue. Ez dizuegu pistarik emango bere izenburua eta pertsonaiei buruz. Beraz, adi entzun bi edo hiru aldiz, ondoren galderak erantzun beharko dituzue eta.

Egin klik hemen duzuen pantailan:




Hemen dituzue erantzun beharreko galderak. Erne!!! Betiko moduan erantzun behar dituzue, esaldiak osatuaz. 

GALDERAK:
1. Entzun duzun ipuina, zein herrialdeetakoa da?
2. Zein dira ipuin honetako protagonistak?
3. Nork harrapatu zuen azeria?
4. Zer esan zion azeriak tigreari? Zergatik?
5. Nori zioten beldur beste animaliek? Azeria edo tigreari?
6. Eta zer uste zuen tigreak?
7. Zein da zure animaliarik gustokoena? Zergatik?
8. Egin ipuinarekin zerikusia duen marrazki bat.


2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

TXISTEAK

Egun on, kuadrila!!

Hona hemen gure gaiarekin zerikusia duten hiru txiste. Irakurri bakoitza bi aldiz gutxienez eta ea eguna umoretsu hasten dugun.
Ondoren, kopiatu txukun-txukun zure kuadernoan, hiru txisteetatik gehien gustatu zaizuna eta asmatu ezaiozu izenburu bat aukeratutako horri. 
Azkenik,  zuk gustuko duzun beste txiste bat idatzi.


                                TXISTEAK:

1.TXISTEA:
Espazio trasbordadore batean, aita-semeak datoz MIR espazio-geltokitik bueltan. Lurra hartzera zihoala, semeak aitari garrasika:
-Aita, aita, hegazkin ar bat!
-Hago isilik, seme, horiek gurpilak dituk eta.


2. TXISTEA:
NASAn, Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa aeronautiko eta espazialean, jo eta ke lanean ari dira:
-Zer moduz?
-Erdizka, erdizka!
-Zer, ba?
-Asmakizun baten erdia asmatuta daukat, baina beste erdia asmatzeak emango dizkit lanak!
-Zer ari zara asmatzen?
-Baa, pertsona airean egotea daukat asmatuta. Baina erdia bakarrik asmatu dut. Beste erdia...
-Eta nola?
-Begira, hanka bat altxatu eta ederki egoten naiz. Orain beste hanka altxatu eta airean egotea asmatuko banu... orduantxe asmatuko nuke asmakizuna.


3. TXISTEA:
Bi pertsona kohete batean ilargira joateko prest daude. Ontzia gidatu behar duen astronauta barrez lehertzen ari da, eta berarekin doanak galdetzen dio harrituta:
-Zer dela eta horrelako barreak?
-Ba, zera pentsatzen ari nintzen -erantzun dio gidariak-, zer esango ote duten zoroetxean ihes egin dudala ohartzen direnean!


2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

IPUINA LANTZEN

IPUINA IRAKURRI ETA GALDERAK ERANTZUN.




                         ZURE DISTIRA EZIN JASAN 



Behin batean, bazen suge bat ipurtargi bati segika zebilena.
Ipurtargia ikaraturik, iheska bizi zen. Lehenengo eta bigarren egunetan lortu zuen ihes egitea, baina hirugarrenean, leher eginda jada gelditu egin zen eta sugeari  hasi zitzaion hizketan.

       -Utziko al zenidake hiru galdera egiten? -esan zion ipurtargiak.
       -Ez daukat horretarako ohiturarik, baina zure azken desio moduan , nik zu jan aurretik, entzun egingo dizut.
       - Zure elikadura kateko-biziduna al naiz?
       -Ez, ez zara. - erantzun zuen sugeak.
       -Minik egin al dizut? -Galdetu zuen berriz animalia txikiak.
       -Ez! -erantzun zuen berriz ere sugeak.
       -Orduan, zergatik suntsitu nahi nauzu?
       -Ezin dudalako zure distira jasan!!!


ARIKETAK:
1. Irakurri ipuina lasai eta ozen (bi aldiz gutxienez).
2. Zein dira ipuin honetako protagonistak?
3. Non gertatzen da?
4. Behin batean, zer gertatu zen?
5. Zergatik suntsitu nahi zuen sugeak ipurtargia?
6. Zein izango zinateke, sugea edo ipurtargia? Zergatik?
7. Zure ustez, non hasten da ipuinaren korapiloa? Zergatik?




2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

IPUINAREN BUKAERA




Ipuinaren bukaera, ipuinaren azken zatia da.

Zati honetan, arazoa konpondu ondoren, egoera berri bat sortzen da, hau da, hasierako egoeratik zerbait aldatu da.


Konponbidea ematen zaio, korapiloan genuen arazoari.




Ipuinari bukaera emateko ere, formula bereziak erabiltzen dira. Hona hemen adibide batzuk:

- HALA BAZAN ETA EZ BAZAN...   


- HALA BAZAN ETA EZ BAZAN, OTSOA PARAJE HAIETATIK BETIRAKO URRUTIRATU ZEN.

- HANDIK AURRERA...

- ORDUZ GEROZTIK, DORTOKA POZIK ETA LASAI BIZI IZAN ZEN, ERBIAREN BURLARIK JASO GABE.

- HARREZKERO...

IPUINA ENTZUN ETA BERRIDATZI BUKAERA




ERBIA ETA DORTOKA
Gaurko ariketa egiteko  nik kontatuko dizuet ipuina! Ezaguna duguna dagoeneko,  baina hala ere ondo entzun ipuin osoa.


Ipuina entzun eta ondo ulertu ondoren, paperean idatzi beharko duzue ipuinaren bukaera.
Kontuz!!! Ez duzue zuek asmatu behar baizik eta nik kontatutakoan gertatu dena idatzi beharko duzue.

Gogoratu, ipuinaren bukaeran, egoera aldatzen dela.Beraz, ea nondik hasten zareten bukaera idazten.

Hemen duzue ipuina entzun eta ikusteko lotura. Bertan klik egin:

https://drive.google.com/open?id=14k21WouugGIRf3InAnSKEd8qA5zZKODN


Lana amaitutakoan, gure helbideetara bidali:
Lh2: mmendizabal@aieteikastetxea.com
Lh3: jetxeberria@aieteikastetxea.com

Ondoren fitxa bat duzue egiteko ipuinaren korapiloaren inguruan. Gurutzegrama bat da. Hemen duzue pasa den astean ikusi zenuten bezalako taula bat, korapiloa aberatsago egiteko hitzak sailkatuta dituena. Begiratu ondo-ondo eta ea gurutzegrama egiten asmatzen duzuen. Aupa Zuek!!!!

Ideia berriak gehitzeko
Denbora adierazteko
Aurkako ideia adierazteko
Ondorioa adierazteko
Eta
Gainera
ere
Hasieran
Bapatean
Gero (ago)
Ondoren
Azkenean

Baina
Hala ere
Beraz
Orduan



2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

IPUINAREN GARAPENA 2.

Kaixo lagunok !!!!!!!

Hemen gaituzue berriro ipuinaren garapena lantzeko ariketatxo batekin.




Esaldiak lotzeko eta ordenean jartzeko erabiltzen diren hitzez betetako taula bat duzue bertan eta azpian duzuen testuan erabili behar dituzue. Pistatxo bat baduzue, hasierako letra azaltzen baita hutsune batzuetan.

Dena den, ADI! 👀👀👀👀👀👀👀👀 !!!!!!! Hasierako letrak hitz batzuetan errepikatu egiten dira, beraz, aukeratu beharko duzue ondo dagoena.

GOGORATU: Bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA".

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com


IPUINA LANTZEN. ARIKETA



BEREIZI ESAMOLDE HAUEN ARTEAN ZEIN DIREN IPUIN BATEN HASIERAKOAK ETA ZEIN BUKAERAKOAK:



ADI! đź‘€đź‘€đź‘€đź‘€KUADERNOAN EGITEKO ARIKETA DA. BI ZERRENDA EGIN ETA BERTAN KOPIATU ESALDIAK.

BAZEN BEHIN GOXOKIZ BETERIKO PLANETA TXIKI BATEAN…

HALA BAZAN ETA EZ BAZAN, ILARGIA BETI DABIL GAUA ARGITZEN.

BAZEN BEHIN…

HALA BAZAN ETA EZ BAZAN JOAN ZIREN DENAK ITSASONTZI HARTAN.

ASPALDI – ASPALDIAN…

BAZIREN BEHIN BI ASTRONAUTA…

HANDIK AURRERA OSO POZIK BIZI IZAN ZIREN.

GOIZ BATEAN, BASERRITAR BATEK AZOKARA JOATEA ERABAKI ZUEN.

ORDUDANIK, ERBIAK EZ ZUEN DORTOKA GEHIAGO ZIRIKATZEN.

HANDIK HONA, TXERRI LANGILEA ZORIONTSU ETA LASAI BIZI ZEN.


2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

IPUINA LANTZEN.GARAPENA EDO KORAPILOA. 1


IPUINA LANTZEN




IPUINAREN SARRERA EDO HASIERAREN ONDOREN GARAPENA EDO KORAPILOA DATOR.

ZER KONTATZEN DA GARAPENEAN?
Zati honetan,bat-batean zerbait gertatzen da edo arazoren bat sortzen da ipuinean. Orduan, ipuineko pertsonaiek zerbait egingo dute arazoa konpontzeko.
Beraz, zati honetan narrazioa eta  ipuinean agertzen diren pertsonaien arteko elkarrizketak ere ager daitezke.

Orain, irakurri eta entzun ipuinari buruzko bideotxoa:


HONA HEMEN IPUIN BAT. IRAKURRI EZAZU POLIKI ETA ULERTUZ ETA ONDOREN BEGIRA EZAZU ZEIN ZATI DEN IPUINAREN GARAPENA ( urdinez dagoen zatia da).


DORTOKA ETA ERBIA




Behin batean, urtero bezala, basoko animaliak elkartu ziren eta lasterketa bat antolatu zuten. Erbia zen denetan azkarrena eta seguru zegoen berak irabaziko zuela berriro. Dortoka, berriz, astun eta motela zen.

Handik gutxira, erbiak dortokarekin topo egin zuen eta iseka zera esan zion:

-Ba al dakizu lasterketa bat antolatu dutela? Zergatik ez duzu izena ematen? ari zitzaion erbia zirika.
-Badakizu ezin dudala zure kontra jokatu. Motelegia naiz.

Basoko animalia guztiek ere hori esaten zioten dortokari. Egun batean, ordea, haserretu egin zen dortoka.
-Zuen ustez, oso astun eta motela naiz. Bada oraintxe bertan egingo diot erbiari apustu. Baietz lasterketa hori nik irabazi.

Erronkaren berri entzun bezain laster, erbiarengana joan ziren basoko animaliak. Erbia harrituta geratu zen eta dortoka erotu egin zela pentsatu zuen. Orduan dortokaren bila joan zen erbia. 

-Egia al da lasterketa jokatu nahi didazula?
-Bai,egia da,eta irabazi egingo dizut- erantzun zion dortokak haserre.

Handik bi egunetara, lasterketa ospetsua hasteko prest zegoen eta basoko animalia guztiak zain zeuden.

-A ze barreak egingo ditugun, lagunok! -zioen erbiak.
-Aurrera! -esan zuen arbitroak.- Onenak irabaz dezala!
-Ni lasai. -Zioen erbiak. -Dortokak edozer eginda ere, nik irabaziko dut.

Dortoka gaixoa lasterka hasi zen.

-Aupa! -animatu zuen hontzak. -Ausarta izan behar da bizitzan!
-Eskerrik asko! -dortokak arnasestuka.

Erbia oso seguru zegoen garaipenaz eta oraindik mugitu gabe zegoen, loreak biltzen.
-Ibil dadila! Berehala harrapatuko dut, nahi dudanean. Oraindik denbora daukat eta lokuluxka bat egingo dut. -Esan zien erbiak bere lagunei.
-Ez al zara gehiegi fidatzen ari? Abisatu zioten.
Dortoka, pixkanaka-pixkanaka helmugatik gero eta gertuago zegoen.
-Eutsi, segi, ez etsi! -Animatzen zuten lagunek, gutxi falta zitzaiola ikusita.
Erbia lotan ikusita, esnatu egin zuten animaliek.
-Bizkor, altxa! Bestela dortokak irabaziko dizu.
-Zer diozue? Ezin liteke!
Erbia konturatu zenerako beranduegi zen. Inoiz baino azkarrago abiatu zen dortoka harrapatzeko, baina ezin. Lehenengo aldiz, galdu egin zuen!


Dortoka helmugan sartu zenean animalia guztiak hasi ziren txaloka eta goraka. Eta erbiak ikusi zuen pausoka urruti iristen dela eta ez dela gehiegi fidatu behar norbere indarrez.



IPUINA IRAKURRI ONDOREN, ERANTZUN GALDERA HAUEK eta MARRAZKI BAT EGIN:

1. Zein ziren pertsonaia nagusiak?

2. Non bizi ziren?
3. Nolakoa zen erbia?
4. Nolakoa zen dortoka?
5. Zer gertatu zen behin batean?
6. Zer egin zuen dortokak?
7. Zer egin zuen erbiak?
8. Zer aldatu da bukaeran?
9. Nor duzu gustukoago bietatik? zegatik?




Zuen lanak gure helbideetara bidali:
- LH2 MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
-LH3 JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com








2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

IPUINAREN HASIERA LANTZEN 3


Ipuin hasiera lantzeari amiera ematen joateko, hona beste bi 

ariketa:


1.ARIKETA:

ASMATU IPUNAREN HASIERAKO ESALDIAK, BAZEN BEHIN ETA BEHIN BATEAN ERABILIAZ.

ADIBIDEZ:

-Bazen behin planeta txiki bat oso polita zena.

-Behin batean bazen xagu handi bat, gaizto-gaiztoa zena.  

Orain, zuk asmatu beste sei adibide.

Koadernoan idatzitakoan guri bidali:

LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com


2.ARIKETA:

IRAKURRI HIRU BIDELAPURREN IPUINAREN HASIERA BI ALDIZ GUTXIENEZ ETA ONDOREN GRABATU EZAZU ZURE AHOTSA IRAKURKETA HORI EGITEN.

Grabatutakoan, guri bidali audioa. 


AUDIOA GRABATZEKO GOMENDIOA: WHATSAPP eko audioa grabatu, adibidez, amaren zenbakian aitari bidaltzeko bezala, edo anai arreben arteko talde batera bidali, edo etxean zenbaki bat baino gehiago badaude, taldea egin eta horrutz bidali. Konpartitzeko goiko hiru puntutxuei sakatu eta hor gmail aukeratu eta guri bidali. Gero ezabatu dezakezue, nahi izanez gero.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com          



Hiru bidelapurrak                                 
Baziren behin kapa beltz eta kapelu beltzeko hiru bidelapur.Lehenak iskilu bat zeukan,bigarrenak auzpo bat bete piper hauts, eta hirugarrenak haizkora gorri handi bat.
Gauez, dena ilun zegoelarik, bide baztarrean jartzen ziren zain. Izugarriak ziren. Azaltzen zirenean ondoeza egiten zitzaion jendeari. Isatsa hanka artean gordetzen zakurrei eta ihes egiten zuten pertsona kementsuenak ere.


JARRAIAN ENTZUN GRABATUTAKOA. EA NOLA IRAKURTZEN DUZUN.

2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

IPUINAREN HASIERA LANTZEN 2




GOGORATZEN ZARA NOLA HASI IPUIN BAT KONTATZEN?


Bi modutara has gaitezke:

BAZEN BEHIN…

Adibidez: Bazen behin txori bat hegan egiten ez zekiena.

BEHIN BATEAN BAZEN…

         Adibidez: Behin batean bazen neska bat futbola oso gustuko zuena.



Baina adi! đź‘€đź‘€đź‘€Ipuineko protagonistak bat baino gehiago badira, hasiera pixka bat aldatu egiten da. Honela:

BAZIREN BEHIN…

Adibidez: Baziren behin kapa motz eta kapelu beltzeko hiru bidelapur.

BEHIN BATEAN BAZIREN…

Adibidez: Behin batean baziren katu bat eta txakur bat oso lagunak zirenak.

1. ARIKETA


Ipuinaren hasiera lantzen

Ipuinaren HASIERA burutzeko, pertsonaia nagusiak ASMATU eta DESKRIBATU behar ditugu.

Orain lantzen ari garen ipuinean, hiru bidelapur ditugu, alde batetik, Uxue, beste batetik eta umezurtzak azkenik.

Hiru bidelapurren DESKRIBAPENA egiten da hasieran, Uxueren eta umezurtzen deskribapenak korapiloan egiten dira, ipuineko momentu horretan azaltzen direlako.

Gure ipuinaren kasuan, bidelapurrak erabiltzen dituzten tresnak ere deskribatzen dira. pertsonaiak bizi diren tokia ere aipatu eta deskribatu daiteke ipuinaren hasieran.

Ipuinaren hasieran, gure ipuina zein tokitan gertatuko den aurkeztu daiteke eta hura deskribatu.

Deskribapen hauek guztiak egiteko, ADJEKTIBOA deritzon hitz mota bat erabiltzen da. Hau izenaren ondoan kokatzen da, adibidez:


Etxearen ondoan,TXAKUR BELDURGARRIA zegoen.

TXAKUR gure esaldiko izena da eta BELDURGARRIA adjektiboa.

Hemen dituzue ipuin ezagunetatik hartutako pertsonai batzuk eta ondoan deskribapenak. Batzuk egitazkoak eta beste batzuk gezurretazkoak dira. Ea asmatzen dituzuen!

2. ARIKETA