2020(e)ko maiatzakren 29(a), ostirala

OSTIRALA 29

Egun on lagunak!

Dagoeneko ostirala iritsi zaigu, eta a ze aste polita izan dugun kaleaz disfrutatzeko. Batzuk hondartzara ere joan zarete! Esan digute ura oraindik ez dagoela oso bero, baina oso ondo pasa duzuela jolasean.

Beno, gaur ere lan pixkatxo bat egingo dugu.


GAZTE:


Gaur ariketa ezberdinak egitea proposatzen dizuet, lehenik alfabetoarekin lan egingo dugu, ondoren sinonimoekin  eta azkenik ca, que, qui, co eta cu errepasatuko ditugu. Eta amaitzeko kahoot bat proposatzen dizuet ea zenbat ikasi duzuen proiektuan!




MATE:



LH2:
Matificen dagoeneko badituzue ariketa berriak zintzilikatuta. Ea denak egiteko gai zareten...Seguru baietz !!!!!!!!

LH3:

Gaur ere Matificen arituko gara bertan ariketa ezberdinak aurkituko dituzu, ea mapa osoa egitea lortzen duzun!


ARTE:

Lanean hasi aurretik, aurreko asteko lanen erakusketa ikusi (bideoa).
Ondoren, malabareak egiteko pelotak egingo ditugu!! Prest duzue bideotxo bat. Bertan azaltzen dizuet zein material behar duzuen eta nola egin.
(Materiala: Arroza, 10-12 globo, botila bat, enbutua, arroza neurtzeko potoa eta goraizeak.)


BIDEOKONFERENTZIA:

LH3: 12etan: Ingelesa zalantzak argitzeko eta hurrengo asteko lana azaltzeko bideo deia egingo dugu



¡CUÁNTO SABEMOS!

El orden alfabético, an interactive worksheet by victor
liveworksheets.com

Las palabras sinónimas, an interactive worksheet by victor
liveworksheets.com


ARTEA: MALABAREAK EGITEKO PILOTAK

AUPA ARTISTAK ETA MALABARISTAK!!



IRITSI DA OSTIRALA !! GORA ASTEBURUA!!
GAURKO LANA, MALABAREAK EGITEKO 3 PILOTA EGITEA IZANGO DA.
ETA ONDOREN... BERAIEKIN ENTRENATU ETA JOLASTEA!!
HEMEN DUZUEN BIDEOAN IKUSIKO DUZUE NOLA EGIN PAUSOZ PAUSO ZUEN PILOTAK.
EGIN KLIK, LOTURA HONETAN:
https://drive.google.com/open?id=1LqRTcJsSUC7ZlqitKR-Sa2riypBQaKxV
Eranskinen eremua
NAHI DUENAK, UNIBERTSOA GAIA KONTUTAN HARTUTA APAINDU  DITZAKE PILOTAK.
OSO ERRAZA DA, ANIMO!

Zuen lanen argazkia bidali nahi badezue: jetxeberria@aieteikastetxea.com







ARTEA: KOHETEAK

KAIXO ARTISTAK!!

GAUR ERE LANEAN HASI AURRETIK, HEMEN DUZUE AURREKO ASTEAN EGIN  DITUZUEN LANEN ERAKUSKETA.
OSO LAN POLITAK EGIN DITUZUE! ZORIONAK DENOI!!
IKUSI BIDEOA:


             

2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

OSTEGUNA, 28

Egun on lagunok !!!!

Osteguna dugu dagoeneko !!!! Arin-arin pasatzen zaigula astea?? Nire ustez...BAIIIIIIIIIII

Beno, ostirala azkar-azkar heltzeko lanean hasiko gara...

Hemen duzue ordutegia:




PROIEKTUA:

Bi bideo ikusi bat Valentina Tereshcovaren inguruan eta bestea Neil Amstrongen inguruan. Ondoren beraien biografiaren inguruko galderak egin blogean bertan.



MATE:

LH2:

Gaurkoan problemak ebatziko ditugu eta geometria ere landuko dugu. Gorputz geometrikoekin aurrera jarraituko dugu.



LH3:

Gaur problemak ebazteko eguna dugu. Blogean aurkituko dituzun “Problemak 11 eta Problemak 12” problemak ebatzi eta zure irakasleari bidali. (aitziber@aieteikastetxea.com)


  

MUSIKA:
                                                                  



Aste honetan KAHOOT egingo dugu euskal musika tresnen inguruan. Gogorarazteko, aurreko saio batean izan zenuten bideo berbera izango duzue ikusgai. Berrikusi eta gero egin KAHOOT
Gero "Furra furra" abestiarekin karaoke bat izango duzue, non abeslaririk ez dagoen. Zuek abestuz bidali behar didazue bideoa. 
Ea zuen ahots zoragarri horiek entzuten ditugun !!!!!! Aupa zuek!!!!!!

BIDEO DEIA:                
                                                                                                      
LH 2:                                                                                           



Ostegunero bezala, bideo deia izango dugu. Ostegun eta ostiraleko lanak azaldu eta ondoren               milakoekin jarraituko dugu. Ondoren gorputz  geometriko berriak ezagutuko ditugu.                                              



PROBLEMAK 11 eta 12

Problemak geroz eta zailagoak egiten dituzue, asko ikasten ari zarete!
Problemak, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com

ASTRONAUTAK IKERLARI AUSARTAK!!!

Bi astronauta famatu hauen inguruko bideoak ikusi, zein ausartak diren! Ondoren galderak erantzun.

VALENTINA TERESHCOVA




NEIL ARMSTRONG


PROBLEMAK 5. GEOMETRIA 6.

Egun on lagunok !!!!!!!!! Osteguna dagoenekooooo !!!!!!

Nolako azkar pasatzen den denbora... Goazen bada ondo aprobetxatzera, oraingo honetan problemak ebazten eta geometria pixka bat gehiago ezagutzen.









1. ARIKETA. PROBLEMAK.
Problemak 5, una ficha interactiva de marijo_mendizabal
liveworksheets.com

2. ARIKETA. GEOMETRIA.

KAHOOT: EUSKAL HERRIKO SOINU TRESNAK

Gaur KAHOOT egingo dugu EUSKAL MUSIKA TRESNAK aurkezpena/bideoaren inguruan.




Bideoa daukazue sarrera honetan, pixka bata beherago berriro ikusteko eta ondoren KAHOOT eko irudian sakatu eta... AURRERA!!!!!



Bideoa ikusi edo berrikusi eta gero, Goazen KAHOOT -arekin !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!




2. Ondoren "Furra furra" abestia duzue abeslariarik gabe. instrumentala da. Karaokea da, hau da letra pasatzen da azpitik tokatzen den garaian. Abesten saiatu eta zatitxo bat grabatu eta bidali niri. Zuen ahotsak entzuteko irrikitan nago !!!! Animo !!!!!!






2020(e)ko maiatzakren 27(a), asteazkena

NOR DA?

Dagoeneko Carlak asmatu du nor den puzzlean dagoen pertsonaia! Zein ondo Carla!


Anerrek ere asmatu du!



Onak ere ezagutu du nor den astronauta hau!


Yomarak ere lan bikaina egin du!


Iratik ere oso ondo ikertu du astronauta honen izena!

Leok ere asmatu du!


Andreak ere asmatu du eta bikain irudikatu!


Ekainek ere asmatu du nor den gure astronauta!

Naiarak ere asmatu du nor den astronauta emakume hau:



Jimek ere bere astronauta bidali digu:


ASTEAZKENA 27

Kaixo koadrila,

Zer moduz doa astea? Atzo ere bikain aritu zineten. Sekulako txapeldunak zarete!!!😘

Gaur ere lantxo pixkat egingo dugu, ezta?




HIZKUNTZA:

Ipuina entzun, galderak erantzun eta marraztu.
Bukatutakoan guri bidali :
LH2: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: jetxeberria@aieteikastetxea.com

MATE:            

LH2:

Gaurkoan eragiketak eta zenbakikuntza landuko ditugu, asteazkena baita. 
Fitxak bukatutakoan, badakizuen moduan "TERMINADO " eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz bidali niri: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com 

LH3:


 Puzzle bat ebatzi beharko duzu eta irudian nor dagoen ikertu. Ondoren pertsonaiaren marrazkia egin eta azpian bere izena jarriz zure irakasleari bidali emailez. (aitziber@aieteikastetxea.com). Ondoren biderketak praktikatzeko aukera izango duzu!




BIDEODEIA:







LH2:

Gaur MEET egingo dugu goizeko 10:00 tan eta zenbakiekin arituko gara. Milakoak eta milakoen inguruan dauden zenbakien artean ibiliko gara. Ondoren MASA neurriekin hasiko gara. Kg (KILOGRAMOA) eta G (GRAMOA) ezegutuko ditugu.



LH3:


Gaurkoan ere bideo deia izango dugu. Bi taldetan banatuko gara baina biak 10:30etan izango duzue bilera. Taldeak honakoak dria:

A taldea (Jugatx): Dani, Aitor, Tomás, Aner, Naiara, Carla, Irati eta Yomara





B taldea (Aitziber): Nico, Leo, Jim, Ekain, Andrea, Ona eta Iratxe




NOR OTE DA?



Gaurkoan  puzzle bat ebatzi beharko duzu eta irudian nor dagoen ikertu. Ondoren pertsonaiaren marrazkia egin eta azpian bere izena jarriz zure irakasleari bidali emailez. (aitziber@aieteikastetxea.com)

Puzzlea, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com



Biderketak, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com

HIZKUNTZA LANTZEN : Entzun, idatzi eta marraztu.

KAIXO TXAPELDUNAK!!
Gaur adi-adi ipuin motz bat entzun beharko duzue. Ez dizuegu pistarik emango bere izenburua eta pertsonaiei buruz. Beraz, adi entzun bi edo hiru aldiz, ondoren galderak erantzun beharko dituzue eta.

Egin klik hemen duzuen pantailan:




Hemen dituzue erantzun beharreko galderak. Erne!!! Betiko moduan erantzun behar dituzue, esaldiak osatuaz. 

GALDERAK:
1. Entzun duzun ipuina, zein herrialdeetakoa da?
2. Zein dira ipuin honetako protagonistak?
3. Nork harrapatu zuen azeria?
4. Zer esan zion azeriak tigreari? Zergatik?
5. Nori zioten beldur beste animaliek? Azeria edo tigreari?
6. Eta zer uste zuen tigreak?
7. Zein da zure animaliarik gustokoena? Zergatik?
8. Egin ipuinarekin zerikusia duen marrazki bat.


ERAGIKETAK 5. ZENBAKIKUNTZA 5.

Kaixo lagunok!!!

Asteazkena dugu jada. Aste erdia pasatu da eta !!!!! 👏👏👏👏👏👏👏👏👏




Goazen gaurko lanari ekitera !! Aupa zuek !!!!
Gaur eragiketak eta zenbakikuntza fitxa bana daukagu.

1. ARIKETA. ERAGIKETAK. KENKETAK ETA BIDERKETAK
Eragiketak 5, una ficha interactiva de marijo_mendizabal
liveworksheets.com

2. ARIKETA. ZENBAKIAK 999 ARTE.

2020(e)ko maiatzakren 26(a), asteartea

ASTEARTEA 26


Kaixo lagunak!

 Gaur astearte dugu, badaramagu egun batzuk hemen Gipuzkoan inor ez dela koronabirusarekin kutxatzen, hala ere zaintzen jarraitu behar dugu. Eta noski egun polit hauetaz disfrutatzen.

Has gaitezen lan pixkat egiten:




PROIEKTUA:


Gaur grabitatea landuko dugu. Lehenik bideo bat ikusiko dugu eta ondoren ariketak egingo ditugu.

INGELESA:


  1. Blogean youtubeko bideo bat ikusi eta abestu: Planets song


  1. Milton Travelers plataforman ariketak egin.


GORPUTZ HEZKUNTZA:




Ea aste honetako erronka lortzen duzuen! Saiatu eta saiatu! Eta ondoren… KALERA! Korrika egitera, salto egitera, patinetan, patinetean edo txirrindan ibiltzera, baloiarekin jolastera, ezkutaketan aritzera… Mugitu eta ondopasa!

GRABITATEA

Grabitatea, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com
Astronauta jantzia, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com

PAPERA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN



Ea aste honetako erronka lortzen duzuen! Saiatu eta saiatu! Eta ondoren… KALERA! Korrika egitera, salto egitera, patinetan, patinetean edo txirrindan ibiltzera, baloiarekin jolastera, ezkutaketan aritzera… Mugitu eta ondopasa!

(KLIKATU PAPERAREN GAINEAN!)

Solar System

1. Listen and sing the Planets Song




2. Go to Milton Education Platform to do the activities.

2020(e)ko maiatzakren 25(a), astelehena

ASTELEHENA 25

Egun on lagunak!

Zer moduz joan da asteburua? Badakizue gaurtik aurrera gure pasioak luzeagoak egitea ditugula? Denbora gehiago kalean disfrutatzeko!

Beno hortarako ondo antolatu beharko gara lantxoekin ezta?



HIZKUNTZA:


Gaurkoan txisteak: Irakurri hiru txisteak.Gehien gustatu zaizuena, kopiatu koadernoan
eta asma iezaiozue izenburu bat.

Bukatzeko, zuk gustoko duzun edo etxeko norbaitek dakien txiste bat idatzi.


MATE:











LH2:                            
Neurrien munduan jarraituko dugu. Metroa eta zentimetroa, luzera neurriak
errepasatuko ditugu eta ondoren diruarekin jarraituko dugu. Biderketakin jarraituko
dugu (7 ko taula).
Bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz niri bidali.



LH3:


Gaur geometriarekin hasiko gara. Zuzen eta angeluen inguruan ikasiko dugu, lehenik bideoa ikusi eta ondoren ariketak egin. Amaitzerakoan irakasleari bidali: (aitziber@aieteikastetxea.com





BIDEOKONFERENTZIA:




LH2:

Gaur 10.00 tan bideo deia daukagu. Gogoratu !!!!!!



LH3:

Gaurkoan ere bideo deia izango dugu. Hiru taldetan banatuko gara baina
denek 10:30etan izango duzue bilera. Taldeak honakoak dria:
A taldea (Jugatx):.Nico, Leo, Jim, Ekain, Andrea eta Ona


B taldea (Aitziber): Dani, Aitor, Tomás, Aner, Naiara, Carla eta Irati



Nuria (euskara indartzea): Yomara eta Iratxe.

Gogoratu papera eta arkatza edo boligrafoa prest izaten!

ZUZENAK ETA ANGELUAK




Zuzen motak, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com

Zuzenkiak, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com

Angeluak, an interactive worksheet by Matxi
liveworksheets.com

TXISTEAK

Egun on, kuadrila!!

Hona hemen gure gaiarekin zerikusia duten hiru txiste. Irakurri bakoitza bi aldiz gutxienez eta ea eguna umoretsu hasten dugun.
Ondoren, kopiatu txukun-txukun zure kuadernoan, hiru txisteetatik gehien gustatu zaizuna eta asmatu ezaiozu izenburu bat aukeratutako horri. 
Azkenik,  zuk gustuko duzun beste txiste bat idatzi.


                                TXISTEAK:

1.TXISTEA:
Espazio trasbordadore batean, aita-semeak datoz MIR espazio-geltokitik bueltan. Lurra hartzera zihoala, semeak aitari garrasika:
-Aita, aita, hegazkin ar bat!
-Hago isilik, seme, horiek gurpilak dituk eta.


2. TXISTEA:
NASAn, Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa aeronautiko eta espazialean, jo eta ke lanean ari dira:
-Zer moduz?
-Erdizka, erdizka!
-Zer, ba?
-Asmakizun baten erdia asmatuta daukat, baina beste erdia asmatzeak emango dizkit lanak!
-Zer ari zara asmatzen?
-Baa, pertsona airean egotea daukat asmatuta. Baina erdia bakarrik asmatu dut. Beste erdia...
-Eta nola?
-Begira, hanka bat altxatu eta ederki egoten naiz. Orain beste hanka altxatu eta airean egotea asmatuko banu... orduantxe asmatuko nuke asmakizuna.


3. TXISTEA:
Bi pertsona kohete batean ilargira joateko prest daude. Ontzia gidatu behar duen astronauta barrez lehertzen ari da, eta berarekin doanak galdetzen dio harrituta:
-Zer dela eta horrelako barreak?
-Ba, zera pentsatzen ari nintzen -erantzun dio gidariak-, zer esango ote duten zoroetxean ihes egin dudala ohartzen direnean!