Kaixo danoi!
Oporretarako nire proposamena hurrengoa da:
Etxetik duzuen edozein materialekin, instrumentu bat egitea. Nahi izanez gero, egindakoan, argazkiak niri bidali, eta nahiago izanez gero, bueltatzen garenean eskolara eraman eta han ikusiko dugu!
BEHAR DUGUN MATERIALA:
- Leungarri (suabizantea) edo xaboi pote hutsak.
- Kartoizko kutxak.
- Sokak, gomak....
- Komuneko paperaren tutuak.
- Metalezko latak.
- Globoak.
- Plastikozko botilak eta tapoiak, goilareak…
- Kinder arrautzetako barruko plastikoa.
- Arroza, lentejak, fideoak, makarroi txikiak…
- Gazta zatitxoen (QUESITOS) kartoizko kutxak
- Kanikak
- Eta hainbat materiale etxetik seguru, seguru topatuko duguna.
AUPA ZUEK! HASI BILATZEN MATERIALA ETA SAIATU, OSO DIBERTIGARRIA BAITA!
Hona hemen adibide batzuk:
Hemen dituzue bideo batzuk ere inspirazioa lortzen laguntzeko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina