2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ASTEAZKENA 29

Kaixo lagunak,

Atzo lagun batek animozko bideotxo bat bidali zigun, agian ikusia izango duzue, baina bestela hemen duzue aukera ikusteko.


Goaz bada gaurko lan  planarekin:


HIZKUNTZA:

Gaur ipuin bat izango duzue entzungai. Entzun eta gero bi ariketa interaktibo dituzue egiteko. Gero betiko moduan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz guri bidali.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com

MATE:

MATE LH2: 

Gaurkoan biderketarekin jarraituko dugu, eta horretarako hor duzue bideo bat Pitagorasen taula nola erabiltzen den jakiteko. Ondoren 2 fitxa interaktibo dituzueBetiko moduan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatu niri bidaltzeko.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com

LH3
Zatiketak nola egin ikasten hasi ginen, gaur pixkatxo bat praktikatuko dugu. Blogean “Zatiketak ikasten” sarreran aurkituko duzuen bideoa ikusi, ondoren ariketak egin bertan.  Lan hau amaitu ondoren biderketak praktikatzeko beste ariketa aurkituko duzu, hori ere bete. Ondoren zure irakasleari bidali.





BIDEOKONFERENTZIA:

LH2:

Hemen duzue meeten sartzeko esteka:

Bideo-deian sartzeko, egin klik esteka honetan:


LH3
Bihar zatikiak ondo finkatu eta errepasatzeko bideokonferentzia egingo dugu. Bi taldetan elkartuko gara. Erne zuen emailetara!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina