Zer moduz joan zen atzoko pasioa? Disfrutatu zenuten? Baten bat ikusi genuen auzoan pasiatzen!😎
Beno gogoratu zuen lanerako ordutegia honako hau dela, aste honetan 4 lan egun izango ditugu, ostiralean jai da langilearen eguna delako eta gu oso langileak gara!
BIDEOKONFERENTZIA LH2: Gogoratu gaurtik aurrera, astelehena, asteazkena eta ostegunetan klasea izango dugula MEET bitartez. Zalantzak argitu, elkar ikusi eta euska pixka bat lantzeko.
HIZKUNTZA:
Oraingo honetan atzo egindako pasiotxoan pentsatu eta hizkuntzako gaurko sarreran dauden galderei erantzun koadernoan eta ondoren idatzi idazlan txiki bat erantzuten duzuena pixka bat lotuz.
LH2: MARIJORI BIDALI: mmendizabal@aieteikastetxea.com
MATE:
MATE LH2:
Gaur ordulariari eutsiko diogu. Bi bideo ikusi beharko ditugu, errepasoa bata eta berria bestea, eta gero bi fitxa interaktibo erraz, errazak egin beharko dituzue. Bukatutakoan ba dakizue "Terminado" botoia eta "Enviar a mi profesora" egin behar dela. Aupa zuek!
(MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com)
MATE LH3:
Gaur zatikiak ikasten jarraituko dugu, “Zatikiak 2” sarreran duzun bideoa ikusi. Ongi ulertu, behar duzun guztietan ikusi ahal duzu, ongi ikasi arte. Ondoren ariketak bertan burutu eta zure irakasleari bidali. (aitziber@aieteikastetxea.com) . Ariketak amaitzean zure izena zatikietan adierazi argazkian agertzen den bezala eta emailez bidali.
BIDEOKONFERENTZIA:
LH3 koek bi taldetan bilduko gara, talde batek 10:30tan izango du bilera eta besteak 12:00tan. Bertan bideo konferentziaren inguruko arau batzuk argi utziko ditugu. Baita asteazkeneko bilera zertaz joango den zehazten joango gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina