GORPUTZ HEZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GORPUTZ HEZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

BRAIN GIM!!!!


BURMUINEKO GIMNASIA edo BRAIN GIM (ingelesez) garuneko gaitasunak estimulatu eta garatzeko zenbait ariketa egiten dituen jarduera bat da. Garunak ondo funtziona dezaten, nerbio-konexioak lanarazi behar dira. Esteka honetan jarduera nola egiten den ikus dezakezue . Lau mugimendu aukeratu, praktikatu, eta animatzen bazarete, partekatu!!


2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

YOGA

Aste honetarako, Yoga saio bat egitea proposatzen dizuet. Dagoeneko kalean jolastu eta mugitzeko aukera badugu, eta aprobetxatu behar dugu! Baina etxean gauden momenturen batean, berriro ere gure gorputzarekin lasai egoteko eta gure barnera begiratzeko tarte bat hartzea ere ondo etor daiteke. Erlaxatzeko, kontzentrazioa hobetzeko, gure gorputza ezagutzeko, koordinazioa lantzeko… Hona hemen yoga saio baten bideoa.


2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

PAPERA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN



Ea aste honetako erronka lortzen duzuen! Saiatu eta saiatu! Eta ondoren… KALERA! Korrika egitera, salto egitera, patinetan, patinetean edo txirrindan ibiltzera, baloiarekin jolastera, ezkutaketan aritzera… Mugitu eta ondopasa!

(KLIKATU PAPERAREN GAINEAN!)

2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

EA GAI ZAREN HONELA KOORDINATZEKO!


Hau da aste honetako erronka. Ea lortzen duzuen! Eta ondoren… kalera gorputza mugitzera! Arnasa hartu, txirrindan ibili, patinetan, korrika, sokasaltoan, paseoan…



2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

LOKOTX BILTZEA


Aste honetan erronka bezala jolas bat proposatzen dizuet. Lokotx biltzea etxean.
Bildu etxean dauzkazuen eraikuntza piezak, kotxeak, animalitxoak, errotulkiak,
edozer gauza… saski edo kutxa bat… eta jolastera! 


2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea