ERRONKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ERRONKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

UNIBERTSOAN ZEHAR GALDUTA

KAIXO LAGUNOK !!!!!!


Gaurko ESCAPE ROOM hemen duzue. Hau duzue hiruretako ZAILENA, beraz ADI !!!!!
Etxekoen artean gainditzeko pentsatuta daude froga guztiak.

Oraingo honetan 4 FROGA dituzue.

PAPERA ETA ARKATZAREKIN egotea komenigarria da, nahiz eta fitxa interaktiboak eduki, apuntatzen joan behar dituzuelako batetik eta bestetik ateratzen dituzuen emaitzak.

GAURKOAN ZENBAKIAK EZ DIRA BATU BEHAR ZIFRA BATEKOA LORTZEKO. ZENBAKI HANDIEKIN EGINGO DUGU LAN. FROGA BAKOITZEAN ATERATZEN DIREN ZENBAKIAK, ZIFRAZ ZIFRA ELKARREN ONDOAN JARRI BEHAR DIRA ETA PAPEREAN APUNTATU. LAU ERRONKETAKO ZENBAKI HANDIAK DITUGUNEAN BATUKETA EGIN BEHAR DA. ZENBAKI LUZEA ATERAKO ZAIGU. HORI SARTU BEHAR DA TRANSBORDADOREAN.

Ea ba azkeneko SCAPE ROOM -etik onik ateratzen  zareten. LAU ERRONKA asmatu beharko dituzue eta bakoitzean ateratako zenbakiak batu eta sartu goialdean ezkerrean dagoen transbordadorean BERTAN SAGUAREKIN SAKATUZ. GALDETEGIA egin eta BIDALI. Bertan emango dizue azken zenbakia baldin eta sartzen duzuen zenbakia ondo badago.

Edozein ZALANTZA izanez gero guri idatzi, eta gustura lagunduko dizuegu !!!!!!

ARGIBIDEAK ondo irakurri eta AURRERAAAAAA !!!!!!!


2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

ASTEROIDEEN ERASOA

Gure planeta, ezagutzen dugun bezalakoa izateari uzteko zorian dago!!!!!!
Asteroide erraldoi batzuk datoz Lurra planetaruntz eta munduko astronauta trebeenak bidaliko dituzte misio batean ea suntsitzeko gai diren. 
Oso- oso urruti daude, beraz bi hilabete baino gehiagoko misioa izango dute. 
Misioa betetzen lagundu behar diezue. Eta esango duzue... Nola ??


Ba... IRAKURRI ONDOREN DATOZEN JARRAIBIDEAK:

1. Denbora luzean egongo direnez transbordadorean, denbora erraz pasatzeko  musika erabiltzea pentsatu dute. HIZKI ZOPA batean bilatu beharko dituzu eramango dituzten instrumentuak. Gogoratu HARPA  "H" daramala euskaraz. Bukatutakoan, SOBERAN GERATZEN DIREN HIZKIAK  ZENBATU BEHAR DITUZU. Zifra bat baino gehiago badu, batu egin behar dituzu bi zifrak digitu bateko  zenbakia lortzeko. ADIB: 59 5+9=14; 1+4 = 5. kASU HONETAN % IZANGO ZEN GURE ZENBAKIA.


2. Oraingo honetan NASAKO ORDENAGAILUA konpondu behar duzu, bere zataik zeintzuk diren bere tokian idatzita. Bi zati ARROTZAK dira. Ez dira ordenagailuaren zatiak. Bi zati hauek aurretik duten zenbakiak batu eta ateratzen dena izango da gaurko kodearen bigarren zenbakia.



3. Asmakizunak asmatu behar dira oraingo honetan. Estralurtar xelebre batzuekin topatu gara eta ez digute pasatzen utziko baldin eta ez baditugu asmatzen. Bi planeten izenak asmatu behar dira eta izen hauek dituzten silaba guztiak zenbatu eta batu eta hori izango dugu gaurko azken zenbakia.


4. BUKATZEKO kodea sartu behar duzue kandadu digtalean sakatuz. Han, asmatuz gero, gaurko zenbakia jasoko duzue. HORI DA OSTIRALEAN EKARRI BEHARREKOA.

ZORTE ON !!!!!!!!!

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

KOMUNEKO PAPERAREN ERRONKA

Aitorrek bere bideoa bidali digu, saiatu eta saiatu dabil. Aupa Aitor!







Carla ere saiatzen aritu da!


Andrea ere hor dabil, ea lortzen duen!


Ikusi Iratxe nola dabilen?


2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

BARATZA




Egun on talde!
Gaur modu errazean eta etxean baratza bat antolatzen joateko ideiak proposatu nahi dizkizuet. Hona hemen  bideotxo bat. Disfrutatu!








2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

ERRONKA: BIZKOTXO

Egun on lagunak,

Gaur berriro mantalak hartu eta sukaldatzera animatzen zaituzte.

Ea bizkotxo goxo- goxo bat prestatzeko gai garen. Nire errezetak jogurta darama eta zuenak? Bizkotxoaren argazkiaz gain nahi baduzue zuen errezeta ere konpartitu dezakezue.😋





Egun zoragarria izan!

Iritsi da goizeko lehen bizkotxoa, Ekainek egina. Sekulako pinta du😋



Anerrek ere ber bizkotxoa egin du 😋




















Nik ere nirea egin dut, laguntzaileak izan ditut! Baina erdia Juani eman diogu, fruta dendako saltzaileari, lan handia egiten du eta.



Iratxek ere bere bizkotxo goxoa egin du, nik uste dut laguntzarekin! 😋

Nicok sukaldean sukaldatu beharrean nahiago izandu, bere anaiarekin honako erronka egitea! 
Aupa zuek!




2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

ERRONKA: MoMA MUSEOA

Kaixo talde, 

Gaurko erronka MoMA museotik paseo bat ematea izango da. Han dauden artistak ikusi eta haien koadroetariko bat zuek ere egitea.

Baina zer da MoMA museoa?😕

Mundu osoko arte modernoaren museorik onenetarikoa dela esaten da eta New Yorkeko Manhattan auzoan dago, Ameriketako Estatu Batuetan. 


Beno,  MoMA museoa ezagutu nahi baduzue eta bertako arte lanak ikusi bisita birtual bat egiteko aukera izango duzu ondorengo irudian klikatuz gero.  Bisita egin ondoren hango koadroetariko baten arte eder bat bidali blogean jartzeko.


Disfrutatu arteaz!😎



Hona hemen Laiaren obra, benetakoaren ondoan jartzeko modukoa!



                                                                            

Iratxek ere egin du bere arte lana!





Aner artista bikaina da eta gaurkoan Van Goghren mailakoa! 



Beste artista baten lana iritsi zaigu gurera. Aupa Ekain!


Atzo nahiko lanpetua egon nintzen eta nire ahizpa animatu nuen MoMAko arte lana egitera. 
Nire ahizpak Nerea du izena eta ikusi ze artista den!


  












Yomarak ere bere arte lan bikaina egin digu!















Naiarak ere bere arte lana egina du! Bai artista!



















Aitor Del Valle ere animatu da bere arte lana bidaltzera ! Andy Wharholen Tomate Sopa latak, hain zuzen ere!


2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

OINEN ERRONKA


Kaixo talde,


 Gaurko erronka jostailutxo bat egitea izango da. Horretarako hemen uzten dizuet bideo bat, ez da zaila materiala etxean aurkitzea, beraz ANIMO!

BESTE JOSTAILU BAT SORTZEKO IDEIA ETORTZEN BAZAIZUE, AURRERA!






Iritsi zaizkigu gure lehenengo oinak. Mila esker Dani!!!





Yomarak ere bere oinak eginak ditu, zein pozik ikusten zaion!!!!



Hemen Laiaren oinak ere !!!!! Zein politak!!!!!!


Carlak ere oin gorri gorri dotoreak egin ditu!


Iratxeren etxetik katu panpin bat iritsi zaigu jolas egiteko, eta baita errotulagailuak izateko pote bat ere.






















Zein polita den ikustea etxean duzuenarekin erronkak gainditzen saiatzen zaretela. Aupa Aner!


Ekainek ere bere oinak gurekin konpartitu ditu. Mila esker!!


Ikusi zein oin dibertigarriak egin dizkigun Iratik!!!


Hemen pauloren oinak ere !


Naiarak bere oin azkarrak ere egin ditu!



2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

ERRONKA: PLATERAK GARBITU



Aurreko astean zuetako askok bikain egin zenuten ohea. Gaurkoan ere etxekoei gauza pila egiteko gai garela erakutsiko diegu. Gaurko erronka gutxienez bi plater, edalontzi bat eta bi sardexka garbitzea izango dira. Bidali argazkia eta tranparik ez egin!!!!!

Gure lehenengo langilea iritsi da. Iratxe!!!



Aner ere lan eta lan aurkitu dugu! Zein langile dabilen!


Aitor ere txukun- txukun ari da lanean!


Zein pozik garbitu dituen Carlak platerak!





















Aitziberrek ere lan bikaina egin du!




















   Gaurkoan Andreak poz pozik garbitu ditu platerak bere etxean!


Ekain ere lan eta lan aritu da familiarekin batera. Aupa Ekain!


Laiak ere garbi garbi utzi dituela! Ze langilea!




Hara! Hemen Bryan ere, txukun txukun, platerak garbitzen!




Hemen gure Aitor ere, zoriontsu, bizkotxoa egin eta gero traste guztiak garbituz! Aupa zu!



Hemen ere Naiara lasai lasai den txukun txukun uzten!





Paulok ere bere ontziak garbitu zituen atzo, ez pentsa!






2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

DOMINO FITXAK

Begira begira ze proposamen ekartzen digun Nikok, norbait animatzen bada...



Aitorrek erronkak oso gustuko ditu eta hau ere lortu du. Zorionak Aitor!


ERRONKA BIHOTZA



Ea gai zaren  bihotz bat paperarekin egiteko. Ea denon artean 50 bihotz egitera iristen garen💗💗




Gaur gure lehenengo bihotza goiz goiz iritsi zaigu. Agian Aitorrek asko maite duelako aldameneko kidea. Egun on Aitor.



Aner ere maitasunez josia iritsi zaigu!




















Onak ere beste bi ekarri dizkigu eta honela dagoeneko 6 ditugu💗💗💗💗💗💗


Nikok ere bere bihotz berdea bidali digu! eta dagoeneko 7 ditugu!

















Iratxerenarekin 8. bihotza dugu!
















Eta orain Pauloren bihotza! 9. a dugu jada!


Eta Naiarak beste bi gehitzen ditu! 11 ditugu!


Iratxek bere bigarren bihotza bidali digu eta jada 12 ditugu!


12 + 3 = 15 dagoeneko 15 bihotz ditugu!  Mila esker Andrea!



4 bihotz gehiago ditugu Aitorri esker!!!

Kostata baina egina, honekin 20!


Bryanek bidaltzen digunarekin 21 ditugu dagoeneko!


Beste 2 bihotz jaso ditugu eta honela 23!!! Ene zenbat maitasun!!!




















Carlak 24. bihotza ekarri digu. Mila esker!

Laiak best hiru bihotz bidali dizkigula, 27 ditugu jada !!!!!!