2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Hizkuntza 5:"Aukera kontua" ipuina.


AUKERA KONTUA

esateko prest… Horrelakoa zen Malen. Lankideren batek egun txar bat edukiz gero, bere hitzek pertsona hori lasaitzea lortzen zuten. Horregatik, egun batean, hurbildu nintzaion eta esan nion:
Aizu Beti umoretsu eta beti komentario positiboren bat, Malen, ezinezkoa da pertsona bat beti positiboa izatea. Zuk, ordea, badirudi beti jarrera hori daukazula. Nola egiten duzu?
Bada, begira, ez da hain zaila. Honako ariketa hauxe egiten dut goizero. Neure buruari esaten diot: aukera egiteko unea iritsi zait. Aukera dezaket eguna umore onez ala txarrez hastea. Eta nik umore onez hastea aukeratzen dut. Gero, egunean zehar, desatsegina den zerbait gertatzen bazait, biktima papera hartu ala bertatik zerbait ikasi aukeratu beharko dut. Eta nik ikastea aukeratzen dut. Norbait kexaka datorkidala? Haren kexak ni hondoratzen uztea aukera dezaket ala beste pertsonari neure ikuspegi baikorra kutsatzea. Eta nik bigarrena aukeratzen dut.
Bai, noski, erraza dirudi, baina hori egunero egitea zaila da! –protestatu nuen nik.
–Ez, nahiko erraza da. Eguneko gauza gehienetan egin dezakezu aukera. Ez hainbeste zer gertatuko zaigun, baina bai gertatzen zaigun horren aurrean nola erreakzionatuko dugun.
Zuk aukeratzen duzu jendeak nola eragingo duen zure animoan; zuk aukeratzen duzu eguneroko lana irribarre batez ala aspertuta egin; zuk aukeratzen duzu zein umorerekin nahi duzun jendearekin egon; laburtuz: zuk aukeratzen duzu nola bizi.


GALDERAK:

1. Nolakoa zen Malen?
2. Ezagutzen al duzu Malen bezalako norbait? Nor? eta nolakoa da?
3. Emozimetroa kontutan hartuta, idatzi eta marraztu ezazu gaur nola sentitzen zaren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina