2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

ANTOLAKETA APIRILAK 20

Egun on lagunak!


Zer moduz pasa dituzue oporrak? Indarberrituak zatozte?


Badakizue hemendik aurrera garrantzitsua izango dela blogeko lantxoak egitea, baina baita ondo eta lasai egotea ere. Horregaitik, zuen eguneroko lantxoak egin ondoren mezu bat bidali beharko diguzue guk jakiteko zer moduz joan den dena. Honela guk lanak gustukoak dituzuen, gehiegizkoak diren... jakin ahal izango dugu.


Hemendik aurrera zuen eskola ordutegia hau izango da:






Beno, has gaitezen bada gaurko lanekin:


HIZKUNTZA LH 2-3:

Hizkuntza jartzen duen pestainan sartu eta bi sarrera dituzue:

- 1. Ipuina: Apaxi mendian (Ipuina irakurri eta ariketak egin. Arretaz irakurri ariketak)

- 2. Ipuina egiten ikasiko dugu. Horretarako prestatutako bideoa arretaz entzun eta ikustea garrantzitsua da.

MATE LH 2: 

  • "MATE LH 2" botoian sakatu eta "MATEMATIKA. GOAZEN EDUKI BERRIEKIN" sarreran sartu eta "Rot" robotaren bideoa ikusi. Hobeto "Lego pieza batzuk eskuratzen ba dituzue bideoa ikuskatu baino lehenago.
  • Ondoren fitxa interaktiboa bete eta "Enviar a mi profesora" botoiaren bidez niri bidali.


MATE LH 3: 

- Zatikiak sarreran sar zaitez bertan dagoen bideoa ikusi. Ondo ulertu beharra duzu, beraz behin baino gehiagotan ikusi behar baduzu lasai egin. 







- Ondoren kahootera jolastu. Mesedez kahooten zure izena erabili, honela nik ondo egin duzula jakingo dut.




- Frutak zatitu  erditan, herenetan eta laurdenetan. Argazkia atera eta emailera bidali. Kontuz fruta zatitzean behar baduzu heldu bati laguntza eskatu.






BIDEO- KONFERENTZIA 1 LH 3

- Gogoratu 12etan emaila chrome nabigatzailearen bidez ireki eta bileran sartu bidali dizuedan linkean klikatuz. Ezin baduzu email bat idatzi. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina