ANTOLAKETA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ANTOLAKETA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

UNIBERTSOAN ZEHAR GALDUTA

KAIXO LAGUNOK !!!!!!


Gaurko ESCAPE ROOM hemen duzue. Hau duzue hiruretako ZAILENA, beraz ADI !!!!!
Etxekoen artean gainditzeko pentsatuta daude froga guztiak.

Oraingo honetan 4 FROGA dituzue.

PAPERA ETA ARKATZAREKIN egotea komenigarria da, nahiz eta fitxa interaktiboak eduki, apuntatzen joan behar dituzuelako batetik eta bestetik ateratzen dituzuen emaitzak.

GAURKOAN ZENBAKIAK EZ DIRA BATU BEHAR ZIFRA BATEKOA LORTZEKO. ZENBAKI HANDIEKIN EGINGO DUGU LAN. FROGA BAKOITZEAN ATERATZEN DIREN ZENBAKIAK, ZIFRAZ ZIFRA ELKARREN ONDOAN JARRI BEHAR DIRA ETA PAPEREAN APUNTATU. LAU ERRONKETAKO ZENBAKI HANDIAK DITUGUNEAN BATUKETA EGIN BEHAR DA. ZENBAKI LUZEA ATERAKO ZAIGU. HORI SARTU BEHAR DA TRANSBORDADOREAN.

Ea ba azkeneko SCAPE ROOM -etik onik ateratzen  zareten. LAU ERRONKA asmatu beharko dituzue eta bakoitzean ateratako zenbakiak batu eta sartu goialdean ezkerrean dagoen transbordadorean BERTAN SAGUAREKIN SAKATUZ. GALDETEGIA egin eta BIDALI. Bertan emango dizue azken zenbakia baldin eta sartzen duzuen zenbakia ondo badago.

Edozein ZALANTZA izanez gero guri idatzi, eta gustura lagunduko dizuegu !!!!!!

ARGIBIDEAK ondo irakurri eta AURRERAAAAAA !!!!!!!


2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

ASTEROIDEEN ERASOA

Gure planeta, ezagutzen dugun bezalakoa izateari uzteko zorian dago!!!!!!
Asteroide erraldoi batzuk datoz Lurra planetaruntz eta munduko astronauta trebeenak bidaliko dituzte misio batean ea suntsitzeko gai diren. 
Oso- oso urruti daude, beraz bi hilabete baino gehiagoko misioa izango dute. 
Misioa betetzen lagundu behar diezue. Eta esango duzue... Nola ??


Ba... IRAKURRI ONDOREN DATOZEN JARRAIBIDEAK:

1. Denbora luzean egongo direnez transbordadorean, denbora erraz pasatzeko  musika erabiltzea pentsatu dute. HIZKI ZOPA batean bilatu beharko dituzu eramango dituzten instrumentuak. Gogoratu HARPA  "H" daramala euskaraz. Bukatutakoan, SOBERAN GERATZEN DIREN HIZKIAK  ZENBATU BEHAR DITUZU. Zifra bat baino gehiago badu, batu egin behar dituzu bi zifrak digitu bateko  zenbakia lortzeko. ADIB: 59 5+9=14; 1+4 = 5. kASU HONETAN % IZANGO ZEN GURE ZENBAKIA.


2. Oraingo honetan NASAKO ORDENAGAILUA konpondu behar duzu, bere zataik zeintzuk diren bere tokian idatzita. Bi zati ARROTZAK dira. Ez dira ordenagailuaren zatiak. Bi zati hauek aurretik duten zenbakiak batu eta ateratzen dena izango da gaurko kodearen bigarren zenbakia.



3. Asmakizunak asmatu behar dira oraingo honetan. Estralurtar xelebre batzuekin topatu gara eta ez digute pasatzen utziko baldin eta ez baditugu asmatzen. Bi planeten izenak asmatu behar dira eta izen hauek dituzten silaba guztiak zenbatu eta batu eta hori izango dugu gaurko azken zenbakia.


4. BUKATZEKO kodea sartu behar duzue kandadu digtalean sakatuz. Han, asmatuz gero, gaurko zenbakia jasoko duzue. HORI DA OSTIRALEAN EKARRI BEHARREKOA.

ZORTE ON !!!!!!!!!

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

SATURNO PLANETAREN MISIOA


Kaixo lagunak!!!!!


Mundu osoko ikerlariak konturatu dira, Saturno ingururan gertaera arraro ugari gertatzen ari direla. 


Saturnora joan beharko duzu, bertan hiru misio bete beharko dituzu; 



1. Lehenengo extralurtarra lagundu beharko duzu.


Extralurtarrek, haien planetan kolorea ikusteko ahalmena galdu dute. 

 Haien planetako biztanleak antolatzen lagundu beharko diozu. 
Koloreak ezin dituztenez desberdindu, kolore bakoitzari zenbaki bat egokitu beharko diozu. 

Mesedez erronka argitu eta azaltzen zaizkizun zifra guztiak batu. Adibidez, 10 / 2/ 6 zifrak badira 1+0+2+6= ? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen lehen zifra izango da. 






2. Ondoren satelite artifiziala konpondu beharko duzu.


NASAko teknikariek, gauza arraro pila gertatzen ari direla Saturnon eta bertan duten sateliteak informazioa bidaltzeari utzi diola ikusi dute. Badirudi bertan dagoen sateliteari hainbat torloju desagertu zaizkiola. 

Mesedez lagundu torloju horiek kontatzen. Honela guk konpondu ahal izango dugu.  Gogoratu zenbaki bat baino gehiagoko zifra badu bi zenbakiak batu. Adibidez 54 torloju falta badira 5+4=? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen bigarren zifra izango da. 



3. Azkenik Jodaren ezpata jaso beharko duzu. 


Jodak arazo txiki bat izan du lapurreta batekin. Atzo biltegian zituen ezpatak kontatu zituen baina gaur biltegiko arduradunak batzuk falta direla ikusi du. Lagundu beharko diozu ezpatak berreskuratzen. Ezpata kantitatea ere batu beharko duzu. Adibidez 4.102 ezpata badira 4+1+0+2=? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen hirugarren zifra izango da. 



4. Hiru zenbakiak dakizkizunean egin klik plater hegalarian. Bertan zure izena, hiru zenbakiak eta bidaliri eman.





Aurreko hiru frogetan lortutako zenbakiak plater hegalarira igo beharko dituzu bertan Saturnon gertatzen ari den misterio osoa argitu  beharko duzu, honela, ostiralerako zure misiorako behar duzun zifra lortuko duzu.
ZORTE ON!!!




Good Luck GIF - Good Luck 4LeafClover - Discover & Share GIFs (met ...
Zorte on!!!!
ZORTE ON!!!!

AURRERA MISIOAREKIN!!!




2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

OSTEGUNA 11

Kaixo lagunok !!!

Osteguna dagoeneko !!!!!

Zein azkar pasatzen den astea eee ????


Bueno, oporrak gertu-gertu ditugu eta denbora aprobetxatu behar dugu!!

Goazen bada gaurko ordutegiarekin:



👀👀👀👀👀👀👀👀 ADI LH2 !!!!! GAUR EZ DAGO BIDEO DEIA !!!!!!!!

PROIEKTUA:



 Gaur konstelazioak josiko ditugu. Ondoren lan guztiak jasoko ditut eta bideo batean

txertatuko ditut, garrantzitsua izango da lan txukun eta gogotsua egitea. Lana amaitzean

argazkia atera eta emailez bidali (aitziber@aieteikastetxea.com)




MATE:



LH2:  

Gaur problemak ebatzi eta gorputz geometrikoekin jarraituko dugu. Bi fitxa interaktibo dituzue egiteko. Betikolez niri bidali bukatutakoan. "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA".
MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com

LH3:




Gaur problemak ebatzi eta simetriaren inguruko ariketak egingo ditugu. Hortarako hainbat fitxa interaktibo aurkituko dituzu. Amaitzean irakasleari bidali "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA". (aitziber@aieteikastetxea.com)




MUSIKA:


Gaur Kahoot bat egingo dugu, Aurreko
asteko dantzen bideoak eta informazioa 
oinarri hartuta. Ondoren jolas dibertigarri 
bat izango duzue, "APRENDO MÚSICA" 
orrialdetik hartuta.

2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

ASTEAZKENA 10

Egun on koadrila, zer moduz gaude?

Atzo eskolan izan ginen, nola nabaritzen den zuen falta. Zuen lan guztiak bildu eta zuek haien bila etortzen zaretenerako prestatzen aritu ginen.

Atzo oso lan politak egin zenituzten mila mila esker gurekin partekatzeagatik. Bideo honetan bildu ditugu:





Jada gutxi geratzen da udako oporretarako, baina tartetxo hortan lan egin beharko dugu, ezta?



HIZKUNTZA: 

Gaur unibertsoko hiztegiarekin jolastuko dugu. 
Fitxa interaktibo batean dituzuen jolas desberdinak 
egin eta guri bidali.
LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com  
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com

MATE:


LH2:
Gaurkoan, asteazkenero bezala, eragiketak 
eta zenbakikuntza. Bi fitxa interaktibo dituzue 
eta bukatutakoan betiko moduan "TERMINADO"  
eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatu eta
niri bidali. 
MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com



LH3:



Gaurkoan ariketatxo batzuk egingo ditugu poligonoen sailkapenaren inguruan. Ariketak egin ondoren poligono erregular eta irregularrak erabiliz eta baita zirkunferentziak ere arte lan bat burutu beharko duzu kolage teknika erabiliz. Amaitzerakoan bidali eta esan zein irudi geometriko erabili dituzun. 






BIDEODEIA:



LH2:

Gogoratu MEET dugula gaurkoan goizeko 10:00 tan. Hemen sartzeko lotura.



LH3:
Gaurkoan ere bideo deia izango dugu. Bi taldetan banatuko gara baina biak 10:30etan izango duzue bilera. Taldeak honakoak dria:
A taldea (Jugatx): Dani, Aitor, Tomás, Aner, Naiara, Carla, Irati eta Yomara https://meet.google.com/bch-noxb-ott

B taldea (Aitziber): Nico, Leo, Jim, Ekain, Andrea, Ona eta Iratxe

2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

ASTEARTEA 9

Egun on talde!

Hori eguraldi kaxkarra daukaguna. Baina badakizue eguraldi txarrari beti aurpegi ona jarri eta listo!



Gaur hondartzara ezin garenez joan, ez aspertzeko gure lanekin jarraituko dugu.







PROIEKTUA:


Konstelazioen bideoa ikusi. Ondoren greziar mitologiari loturiko istorio bat irakurri eta izki zopa egin. Amaitzeko puntuak eta irudimena erabiliz irudi bat sortu eta bidali.

INGELESA:


1. Blogean ariketa interaktiboa egin (Parts of the house vocabulary). Bukatzen duzunean “Terminado” botoiari eman, bete ikaslearen izena, maila eta helbide honetara bidali: acamara@aieteikastetxea.com


2. Milton Travelers plataforman ariketak egin.


GORPUTZ HEZKUNTZA:


BURMUINEKO GIMNASIA edo BRAIN GIM (ingelesez) garuneko gaitasunak
estimulatu eta garatzeko zenbait ariketa egiten dituen jarduera bat da.
Garunak ondo funtziona dezaten, nerbio-konexioak lanarazi behar dira.
Esteka honetan jarduera nola egiten den ikus dezakezue . Lau mugimendu aukeratu,
praktikatu, eta animatzen bazarete, partekatu!!




2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

ASTELEHENA 8

Kaixo koadrila,



Beno beste aste berri baten aurrean gaude, azken aurreko astea oporren aurretik! Azken txanpa da eta guk gogotsu aritzera animatzen zaituztegu.

Beno has gaitezen!



HIZKUNTZA:

Gaurkoan, astronauta euskaldun bat eta txakur astronauta bati buruzko  albisteak dituzue irakurtzeko.
Irakurri lasai eta ulertuaz. Ondoren galderak erantzun eta bukatutakoan guri bidali.
(LH2: mmendizabal@aieteikastetxea.com)
(LH3: jetxeberria@aieteikastetxea.com)


MATE:

LH2:




Gaur edukiera neurriak landuko ditugu. Litroa zer den ikasiko dugu. Ondoren milakoekin jarraituko dugu eta gero, 9 ko taularen ariketa izango duzue. Bukatutakoan: "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA". MARIJO:  mmendizabal@gmail.com 

LH3:




Gaur poligonoak zer diren eta nola sailkatzen diren ikasiko dugu.
Lehenik bideo bat ikusi beharko duzu eta ondoren ariketak blogean bertan egin.

Bukatutakoan: “TERMINADO” y “ENVIAR A MI PROFESORA”.
(aitziberl@aieteikastetxea.com)

BIDEO- KONFERENTZIA:


LH2:
Gaur bideo deia izango dugu. lehenengo Albarekin eta ondoren nirekin. 
Hona hemen lotura: 

https://meet.google.com/rfx-zzgs-omz?pli=1&authuser=0 

LH3:


Gaurkoan ere bideo deia izango dugu. Hiru taldetan banatuko gara baina denek 10:30etan izango duzue bilera. Taldeak honakoak dria:

A taldea (Jugatx):.Nico, Leo, Jim, Ekain, Andrea eta Ona.
https://meet.google.com/vab-waay-eos

B taldea (Aitziber): Dani, Aitor, Tomás, Aner, Naiara, Carla eta Irati



Nuria (euskara indartzea): Yomara eta Iratxe.


2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

OSTIRALA 5



Egun on koadrila!

A ze arratsaldea atzokoa ezta? Aspertu egin al zineten? Ea gaur arratsalderako hobera egiten duen!


Beno goaz lan pixkat egitera gaur dagoeneko ostirala dugula!


GAZTE:

“La luna” videoa ikusi eta ondoren galdetegia osatu eta ariketak egingo ditugu.




MATE:

LH2: Gaur matific egiteko eguna dugu. Ea nork egiten duen mapa osoa !!!!!


LH3: Gaur Matificen ea mapa osoa egiteko gai zaren! 

Eta ondoren jolas bat proposatzen dizuet. Egin klik irudiaren gainean, ea gai zaren "Extreme" mailan jokatu eta astronauta lehenengoan espaziontzian sartzeko!
                               ↓




ARTEA: Gaurkoan ere bi aukera dituzue. Ikusi eta irakurri bi artelanei buruzko informazioa eta gehien atsegin duzuena egin.
Bukatutakoan argazkia bidali: jetxeberria@aieteikastetxea.com


BIDEOKONFERENTZIA:

LH3: 12etan: Ingelesa zalantzak argitzeko eta hurrengo asteko lana azaltzeko bideo deia egingo dugu