2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

MUSIKARI HANDIAK SEKULA IKUS/ENTZUN EZ DITUZUN BEZALA!

Kaixo lagunok!


Gaur bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez  lehiaketa egingo dugu!
Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten Turkiar Martxa sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!


Entzungai duzuen hau Beethovenen 5. Sinfonia bezala ezaguna da. Bere izen ofiziala hau da: 5. Sinfonia do minorrean. 67. Opusa.

Ludwig van Beethoven Alemanian jaio zen Bonn hirian 1770 ean eta 1827 an Vienen hil zen. Konpositore, orkestra zuzendari eta piano-jotzaile birtuosoa izan zen, klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Haren lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia (Alaitasunaren ereserkia bezala ere ezagutua) Europar Batasunak ereserkia delarik gaur egun.




"TURKIAR MARTXA" bezala ezaguna den mugimendua, obra handiago baten zatia da: Mozarten "PIANORAKO SONATA LA MAIORREAN K/331/300" (Hara ze izen "rinbonbanteak" izaten dituzten konpositore handien obrak)


Wolfgang Amadeus Mozart  Austrian jaio zen Salzburgo hirian1756 an eta Vienan hil zen 1791an. Aro klasikoko konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; Haietako asko, musikagintzaren onenetakotzat aitortuak hainbat arlotan: operamusika sakratuaganbera-musikaorkestrarakoasinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.


Orain Bachen "147. Kantata" obra ikusi duzue. Ikusgarria ezta?

Johann Sebastian Bach Alemanian, Eisenach izeneko hiri batean jaio zen 1685 an eta Alemanian bertan, Leipzig hirian hil zen 1750 an. Barroko deritzon garaikoa da eta  konpositorea eta organista izan zen. Historiako musikari familia onenetariko baten kidea zen. Inoiz izan den konpositore handienetarikotzat hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik eta musika teknika eta garapenari garaian egindako ekarpen berriei esker ere. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat, hala nola MozartMendelssohnSchumannLisztBrahmsMahler edota Schoenberg.

Brandeburgoko kontzertuak“Meza si minorren”Nekaldia San Mateoren arabera eta Tocata eta fuga re minorren dira haren lanik ezagunenetako batzuk.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina