Bueno hemen gaude berriro lanerako prest !!!!! Pasa den astean ikusitako bideo eta informazioaren harira, hemen duzue KAHOOT berri bat. Aupa zuek !!!!! Primeran egingo duzue !!!!!!!!!! Badakizue zuen izen abizenak jarri behar dituzuela NICK NAME jartzen duen tokian NAHI TA NAHI EZ, bestela ez dakit nortzuk zareten. Ondoren "ATRAPA NOTAS" jolasa izango dugu noten inguruan gehiago ikasteko !!!!
1. KAHOOT
2. ATRAPA NOTAS JOLASA.
Lehenengo pantailan begia sakatu (modo visual) eta gero maila (3 notarekin maila errezena eta 10 nota zailena).
Euskal folklorearekin jarraituz, gaurko honetan EUSKAL DANTZAK ikusiko ditugu.
Ikusiko ditugun bi dantzak berezitasun bat daukate. Oreka mantenduz dantzatu behar dira, bata edalontzi baten gainean eta bi metrotara altxatuta dagoen kutxa baten gainean bestea. Honegatik, dantzatzen diren momentuak, egiten den herrietan oso une garrantzitsuak dira herritarrentzako eta herrikoa ez den jende asko ere biltzen dute ospakizun hauek.
Iparraldean dantzatzen den "GODALET"dantza eta Lekeition sorburua daukan "KAXARRANKA".
BIDEOAK IKUSI ETA DISFRUTATU. DATORREN ASTEAN KAHOOT EGINGO DUGU, BERAZ INFORMAZIOA ERE IRAKURRI. ONDOREN JOLAS BAT DUZUE BEETHOVENEN OBRAK ENTZUN ETA PARTITUREN PUZZLEAK EGITEKO. BAITA INSTRUMENTUEN "PASAPALABRA" ERE.
KaxarrankaLekeitioko dantza da, San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dena. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza, beraz, airean egoten da, lurretik bi metrotara edo. Alkandora eta praka zuriak, gerriko gorria, lepoko gorria janzten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra
Godaleta dantza edo Godalet dantza Zuberoako euskal dantza herrikoi bat da.
Zuberoako maskaradan "fonction" (ekitaldia) izenekoa osatzen duen dantza. Zamaltzain, txerrero, gatuzain eta kantiniersaren artean dantza egiten dute. Nork bere dantza-urratsak egiten ditu ardoz beteriko edalontzi edo godalet baten inguruan eta gainean. Zamaltzaina izaten da azkena. Bere saioari bukaera emateko edalontziaren gainera igo eta oin baten gainean gelditzen da, besteaz gurutzea seinalatzen duen bitartean. Trebetasun berezia behar izaten da, oso zaila baita lurrean dagoen edalontzia ikustea.
ZAMALTZAIN, TXERRERO, GATUZAIN ETA KANTINIERSA Zuberoako MASKARADA izeneko jai batean parte hartzen duten pertsonaien izenak dira. Pertsonai gehiago ere badira. GODALET, berriz, ardo basoari esten zaio Zuberoan.
Gaur KAHOOT egingo dugu EUSKAL MUSIKA TRESNAK aurkezpena/bideoaren inguruan.
Bideoa daukazue sarrera honetan, pixka bata beherago berriro ikusteko eta ondoren KAHOOT eko irudian sakatu eta... AURRERA!!!!!
Bideoa ikusi edo berrikusi eta gero, Goazen KAHOOT -arekin !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2. Ondoren "Furra furra" abestia duzue abeslariarik gabe. instrumentala da. Karaokea da, hau da letra pasatzen da azpitik tokatzen den garaian. Abesten saiatu eta zatitxo bat grabatu eta bidali niri. Zuen ahotsak entzuteko irrikitan nago !!!! Animo !!!!!!
"FURRA FURRA" euskal abesti herrikoia da. Hitzak Xabier Amurizak idatzi zituen eta doinua "Oskorri" taldeko Natxo de Felipek moldatu zuen eta bere taldearena da bertsio ezagunena.
Hemen azpian dituzue bideo bat karaokearekin, beste bat esku jolasa egiteko eta ondoren letrarekin ariketa interaktibo bat betetzeko.
Esku jolasa egiten zeuen burua grabatu edo gurasoei esan grabatzeko eta zati bat bidali. (10 MEGA baino gutxiago pisatu behar du blogean zintzilikatu ahal izateko).
FITXA INTERAKTIBOAK:"TERMINADO"eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatu eta nire korreoa jarri: mmendizabal@aieteikastetxea.com
ESKU JOLASAREN BIDEOAK:MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
Hemen emandako informazioarekin eta lehengo astekoarekin (Euskal Herriko musika tresnak) hurrengo batean KAHOOT egongo da.
AUPA ZUEK!!! PRIMERAN EGINGO DUZUE !!!!!
Hona hemen letra lantzeko fitxa interaktiboa. Ikusiko duzue nolako erraza den!!!!!!
Kaixo lagunok! Ostegunero bezala, musikaren garaia heldu da. Gaurko honetan, EUSKAL MUSIKA TRESNAK, ezagutuko ditugu eta informazioaren arabera gaurko fitxa interaktibo bat izango dugu betetzeko. Badakizue bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz bidali niri. MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com Hemen duzue bideoaikusteko, EUSKAL MUSIKA TRESNAK izenekoa. Hurrengo batean kahoot bat egingo dugu hemen esaten denari buruzkoa, beraz, ADI !!!!!!!!!
Eta hemen duzue egin beharreko fitxa, oso, oso erraz egingo duzuena, ikusiko duzue!!!!!!
Aupa lagunok! Gaurkoan, KAHOOT en ibiliko zarete!!! Pasa den asteko bideoak berrikusi eta informazioak errepasatu eta kahooten erantzunak eman behar dituzue!!!!! Azpian duzun KAHOOT logoaren gainean klik egin eta ONDO PASA!!!!!
Gaur bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. Baina begiratu
eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez lehiaketa egingo dugu!
Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten Turkiar
Martxa sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!
Entzungai duzuen hau Beethovenen 5. Sinfonia bezala ezaguna da. Bere izen ofiziala hau da: 5. Sinfonia do minorrean. 67. Opusa.
Ludwig van BeethovenAlemanian jaio zen Bonn hirian 1770 ean eta 1827
an Vienen hil zen. Konpositore, orkestra zuzendari eta piano-jotzailebirtuosoa izan zen, klasizismotikerromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa.
Haren lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren
Sinfonia (Alaitasunaren ereserkia bezala ere ezagutua) Europar
Batasunak ereserkia delarik gaur
egun.
"TURKIAR MARTXA" bezala ezaguna den mugimendua, obra handiago baten zatia da: Mozarten "PIANORAKO SONATA LA MAIORREAN K/331/300" (Hara ze izen "rinbonbanteak" izaten dituzten konpositore handien obrak)
Wolfgang
Amadeus Mozart Austrian jaio zen Salzburgo hirian1756 an eta
Vienan hil zen 1791an. Aro klasikoko konpositore
handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; Haietako
asko, musikagintzaren onenetakotzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa, sinfoniak eta abar.
Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.
Orain Bachen "147. Kantata" obra ikusi duzue. Ikusgarria ezta?
Johann Sebastian BachAlemanian, Eisenach
izeneko hiri batean jaio zen 1685 an eta Alemanian bertan, Leipzig
hirian hil zen 1750
an. Barroko deritzon
garaikoa da eta konpositorea eta organista izan zen. Historiako musikari
familia onenetariko baten kidea zen. Inoiz izan den konpositore
handienetarikotzat hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik,
baita kopuruagatik eta musika teknika eta garapenari garaian egindako ekarpen
berriei esker ere. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat,
hala nola Mozart, Mendelssohn, Schumann, Liszt, Brahms, Mahler edota Schoenberg.
Bueltan gara berriro neska-mutilak! Deskantsatuta zatozte? Seguru baietz! Oraingo honetan Unibertsoaren sekretuak desestaliko ditugu! Hona hemen planeten izenak ikasteko abesti aproposa! ENE KANTAK taldeak proposatzen digu eta NATXO DE FELIPE, OSKORRI talde ospetsuko abeslariaren laguntza izan dute oraingo honetan.
Dagoeneko planeten izenak ikasita ezta? Orduan, ondoren dagoen fitxa betetzeko moduan zaudete. Letra da irakurri behar duzuena eta hutsuneak bete, behe-behean dagoen lauki zuzenaren barruan dauden hitzen artean aukeratuz. gero niri bidali.
Etxetik duzuen edozein materialekin, instrumentu bat egitea. Nahi izanez gero, egindakoan, argazkiak niri bidali, eta nahiago izanez gero, bueltatzen garenean eskolara eraman eta han ikusiko dugu!
BEHAR DUGUN MATERIALA:
Leungarri (suabizantea) edo xaboi pote hutsak.
Kartoizko kutxak.
Sokak, gomak....
Komuneko paperaren tutuak.
Metalezko latak.
Globoak.
Plastikozko botilak eta tapoiak, goilareak…
Kinder arrautzetako barruko plastikoa.
Arroza, lentejak, fideoak, makarroi txikiak…
Gazta zatitxoen (QUESITOS) kartoizko kutxak
Kanikak
Eta hainbat materiale etxetik seguru, seguru topatuko duguna.
AUPA ZUEK! HASI BILATZEN MATERIALA ETA SAIATU, OSO DIBERTIGARRIA BAITA!
Hona hemen adibide batzuk:
Hemen dituzue bideo batzuk ere inspirazioa lortzen laguntzeko!
2. Goazen gorputz perkusioa egitera. Oso dibertigarria da baina ez da ematen duen bezain erraza. Bi bideo dituzue segidan, koreografia alde batetik eta letra beste batetik.
Bi pertsonen artean egitekoa da baina paretaren kontra egingo duzue txaloa tokatzen denean.
Ea bueltatzen garenean binaka egiteko gai garen kuadrilla!
·EGIN BEHARREKOA:
1.Bideoak ikusi
2.Saiatu egiten.
3.Irtetzen duenarekin (Berdin dio ez bada perfektu ateratzen) bideoa grabatu eta bidali niri (Marijo).
4.Blogean zintzilikatuko ditugu. PERKUSIOA IKASTEKO:
Zer moduz zabiltzate? Lan eta lan seguru, seguru…Zuek ikusteko irrikatzen nago, baina momentuz ezinezkoa denez, hemendik musika landu, ikasi, gozatu, bizi eta sentitzeko proposamen batzuk egingo dizkizuet astean behin. Ados?
UDABERRIA
1. UDABERRIA heldu dela konturatu al zarete? Ez da erraza, ez da? Etxe zuloan sartuta baikaude. Beno hori ekiditeko, klasiko baten musika entzungo dugu marrazki bizidunen klasiko baten eskutik:
Vivaldiren “Udaberria” (1. kontzertua Mi maiorrean. OP. 8 RV. 269 [allegro]) Walt Disney ren ikuspegitik.
·EGIN BEHARREKOA:
1.Entzun eta ikusi, musika eta irudiak gozatuz.
2.Entzuten diren instrumentuetako baten marrazkia egin eta margotu.
3.Argazkia atera eta bidali niri (Marijo).
4.Bidalitakoak blogean zintzilikatuko ditugu denok elkarren berri izateko.