Egunon lagunak,
Zer moduz dijoa dena? Gaur ere euria dugu lagun, baina guk argia jarriko diogu egunari.
Ea ba, eguna lan pixkat eginez hasiko dugu. Hona hemen gure ordutegia:
Gaurko dugu:
HIZKUNTZA:
1. Ipuinaren atalak zeintzuk diren gogoratzeko aurreko asteleheneko sarreran bideoa berriro ikusi.
2. Blogean gaur argitaratutako sarreran, ipuin hasierari buruzko azalpenak irakurri eta azpian dauden esaldi interaktiboak bete. Esaldiko lehenengo letra maiuskulaz idatzi behar dela gogoratu. Ez ba duzue horrela egiten akats bezala markatuko du.
3. Gaurko bigarren argitalpenean dauden hiru marrazkiei bina esaldi hasierako idatzi zuen koadernoan eta argazkia bidali. Lehenengo argazkia adibidea da.
MATE LH2
Maten oraingo honetan fitxa interaktiboa duzue egiteko. Zenbakiak (dagoeneko 999), biderketako ariketa pare bat eta kenketa batzuk. Kenketan froga egin behar da. Bukatutakoan, "terminado" botoiari sakatu eta gero "Enviar a mi profesora".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina