Kaixo lagunak!!!!!
Mundu osoko ikerlariak konturatu dira, Saturno ingururan gertaera arraro ugari gertatzen ari direla.
Saturnora joan beharko duzu, bertan hiru misio bete beharko dituzu;
1. Lehenengo extralurtarra lagundu beharko duzu.
Extralurtarrek, haien planetan kolorea ikusteko ahalmena galdu dute.
Haien planetako biztanleak antolatzen lagundu beharko diozu.
Koloreak ezin dituztenez desberdindu, kolore bakoitzari zenbaki bat egokitu beharko diozu.
Mesedez erronka argitu eta azaltzen zaizkizun zifra guztiak batu. Adibidez, 10 / 2/ 6 zifrak badira 1+0+2+6= ? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen lehen zifra izango da.
2. Ondoren satelite artifiziala konpondu beharko duzu.
NASAko teknikariek, gauza arraro pila gertatzen ari direla Saturnon eta bertan duten sateliteak informazioa bidaltzeari utzi diola ikusi dute. Badirudi bertan dagoen sateliteari hainbat torloju desagertu zaizkiola.
Mesedez lagundu torloju horiek kontatzen. Honela guk konpondu ahal izango dugu. Gogoratu zenbaki bat baino gehiagoko zifra badu bi zenbakiak batu. Adibidez 54 torloju falta badira 5+4=? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen bigarren zifra izango da.
3. Azkenik Jodaren ezpata jaso beharko duzu.
Jodak arazo txiki bat izan du lapurreta batekin. Atzo biltegian zituen ezpatak kontatu zituen baina gaur biltegiko arduradunak batzuk falta direla ikusi du. Lagundu beharko diozu ezpatak berreskuratzen. Ezpata kantitatea ere batu beharko duzu. Adibidez 4.102 ezpata badira 4+1+0+2=? egin beharko duzu. Zenbaki zifra hori bidali beharko duzun kodearen hirugarren zifra izango da.
4. Hiru zenbakiak dakizkizunean egin klik plater hegalarian. Bertan zure izena, hiru zenbakiak eta bidaliri eman.
Aurreko hiru frogetan lortutako zenbakiak plater hegalarira igo beharko dituzu bertan Saturnon gertatzen ari den misterio osoa argitu beharko duzu, honela, ostiralerako zure misiorako behar duzun zifra lortuko duzu.
ZORTE ON!!!
Zorte on!!!!
ZORTE ON!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina