Hona hemen gure gaiarekin zerikusia duten hiru txiste. Irakurri bakoitza bi aldiz gutxienez eta ea eguna umoretsu hasten dugun.
Ondoren, kopiatu txukun-txukun zure kuadernoan, hiru txisteetatik gehien gustatu zaizuna eta asmatu ezaiozu izenburu bat aukeratutako horri.
Azkenik, zuk gustuko duzun beste txiste bat idatzi.
TXISTEAK:
1.TXISTEA:
Espazio trasbordadore batean, aita-semeak datoz MIR espazio-geltokitik bueltan. Lurra hartzera zihoala, semeak aitari garrasika:
-Aita, aita, hegazkin ar bat!
-Hago isilik, seme, horiek gurpilak dituk eta.
2. TXISTEA:
NASAn, Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa aeronautiko eta espazialean, jo eta ke lanean ari dira:
-Zer moduz?
-Zer, ba?
-Asmakizun baten erdia asmatuta daukat, baina beste erdia asmatzeak emango dizkit lanak!
-Zer ari zara asmatzen?
-Baa, pertsona airean egotea daukat asmatuta. Baina erdia bakarrik asmatu dut. Beste erdia...
-Eta nola?
-Begira, hanka bat altxatu eta ederki egoten naiz. Orain beste hanka altxatu eta airean egotea asmatuko banu... orduantxe asmatuko nuke asmakizuna.
3. TXISTEA:
Bi pertsona kohete batean ilargira joateko prest daude. Ontzia gidatu behar duen astronauta barrez lehertzen ari da, eta berarekin doanak galdetzen dio harrituta:
-Zer dela eta horrelako barreak?
-Ba, zera pentsatzen ari nintzen -erantzun dio gidariak-, zer esango ote duten zoroetxean ihes egin dudala ohartzen direnean!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina