Dagoeneko ostirala iritsi zaigu, eta a ze aste polita izan dugun kaleaz disfrutatzeko. Batzuk hondartzara ere joan zarete! Esan digute ura oraindik ez dagoela oso bero, baina oso ondo pasa duzuela jolasean.
Beno, gaur ere lan pixkatxo bat egingo dugu.
GAZTE:
Gaur ariketa ezberdinak egitea proposatzen dizuet, lehenik alfabetoarekin lan egingo dugu, ondoren sinonimoekin eta azkenik ca, que, qui, co eta cu errepasatuko ditugu. Eta amaitzeko kahoot bat proposatzen dizuet ea zenbat ikasi duzuen proiektuan!
MATE:
LH2:
Matificen dagoeneko badituzue ariketa berriak zintzilikatuta. Ea denak egiteko gai zareten...Seguru baietz !!!!!!!!
LH3:
Gaur ere Matificen arituko gara bertan ariketa ezberdinak aurkituko dituzu, ea mapa osoa egitea lortzen duzun!
ARTE:
Lanean hasi aurretik, aurreko asteko lanen erakusketa ikusi (bideoa).
Ondoren, malabareak egiteko pelotak egingo ditugu!! Prest duzue bideotxo bat. Bertan azaltzen dizuet zein material behar duzuen eta nola egin.
(Materiala: Arroza, 10-12 globo, botila bat, enbutua, arroza neurtzeko potoa eta goraizeak.)
BIDEOKONFERENTZIA:
LH3: 12etan: Ingelesa zalantzak argitzeko eta hurrengo asteko lana azaltzeko bideo deia egingo dugu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina