Zein arin heltzen den astelehena ere, eeeee?????
Nola joan da asteburua? Paseotxoak eginez eta disfrutatuz ezta?
Bueno, gure egoera zelebre honetan pausu bat gehiago aurrera eman dugula ere egia da, beraz, guk fasez aldatuta gaudela ospatzeko, geurearekin jarraituko dugu txukun-txukun eta topera!!!!!
Aaa ! Ahaztu baino lehenago !!!!! Zuen plastikako obra zoragarriak bideoan dituzue ikusgai "ZUEK BAI ARTISTAK" pestainaren barruan. Bai ederrak egin dituzuela !!!!!!
Hemen asteko ordutegia:
HIZKUNTZA:
Ipuinaren garapena edo korapiloa lantzen hasiko gara. Azalpenak irakurri eta bideoa ikusi.
Ondoren, “Erbia eta dortoka” ipuina irakurri eta galderak erantzun.
Bukatutakoan argazkia atera eta guri bidali:
MATE:
LH2:
Denboraren neurketarekin jarraitzen dugu.
ORDULARI DIGITALA nola erabiltzen den
ikasten hasiko gara. Bideoa ikusi eta gero
ariketak egin. Ondoren biderketako ariketak
dituzue egiteko. Badakizue, bukatutakoan
"TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA".
MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3:
Astelehen honetan luzerak lantzen jarraituko dugu.
Horretarako blogean “Luzera” bideoa ikusi eta
ondoren blogean bertan azaltzen diren ariketak egin.
Bukatutakoan irakasleari bidali.
AITZIBER: aitziber@aieteikastetxea.com
MEET:
LH2:
Bideo-deia egingo dugu, astelehenero bezala.
Lehenengo Albarekin egongo zarete, ingeleseko zalantzak argitzen eta gero nirekin (Marijo) biderketa taulak errepasatuko dituzue, buruz kalkulua eginez. Eguneko beste jarduerak eta asteartekoak argitzeko ere aprobetxatuko dugu.
Lotura hemen duzue:
https://meet.google.com/xfb-vymy-agj?pli=1&authuser=0
LH3:
Gogoratu!!! Bakoitzak ipuin zatitxo bat prest eduki behar duzue gainontzekoei irakurtzeko.
10:30 - IRATI, ANDREA, ONA, TOMÁS, EKAIN, DANI eta AITOR.
12:00 - CARLA, NAIARA, ANER, NICO, LEO eta JIM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina