2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

OSTEGUNA 7


Egun on lagunak!

Jada osteguna dugu, gaur ere badirudi ez dugula euririk izango, beraz giro bikaina gure paseotxoaz disfrutatzeko!
Goaz bada lantxo pixkat egitera.

 PROIEKTUA:


Badakizue nola esaten zaien izarrak astertzen dituzten zientzialariei? ASTRONOMOAK. Astronomoek behatokietan lan egiten dute, baina behatoki hauek leku altuetan eta klima oso ona den lekuetan daude. Hemengo hau Teide mendian dago. Ikusi honen bideoa sarreran.




Oraingoan ikerketa lan bat egin  beharko duzu. Astronomian emakume astronomo garrantzitsu bat behatuko dugu: HIPATIA ALEXANDRIAKOA. Erantzunak eman aurretik ikertu bere biografia. (Wikipedia egokia izan daiteke).
 Ondoren zure ustez berak lan egiten zuen teleskopioaren marrazki bat egin eta irakasleari bidali (aitziber@aieteikastetxea.com)


MATE:

LH2:  

Gaur alde batetik bi problema ebatzi behar dituzue 1. fitxa interaktiboan. Ondoren bestea geometriakoa. Kokapena landuko dugu. 2 dimendioetatik 3 dimentsioetara pasatzeko ezinbestekoa dugu munduarekikoeta beste objetuekiko gure posizioa zein den. Horretarako kokapen hitz nagusienak zer esan nahi duten landuko dugu 2. fitxa interaktiboan: GOIAN, BEHEAN, ESKUBIAN, EZKERREAN, AURREAN eta ATZEAN.
Ea pasa den astean bezain ongi egiten duzuen. Aupa zuek!

LH3
Gaur ere problematxo batzuk ekarri dizkizuet argitzeko. Problemak 5 eta 6 sarreran aurkituko dituzu. 
Badakit matematikari aparta zarela!

MUSIKA:

Aste honetan KAHOOT en ibiliko zarete. Pasa den asteko bideoak eta informazioa berrikusi eta blogeko gaurko musikako sarreran izango duzue KAHOOT jolasteko botoia. Sakatu eta ONDO PASA!



BIDEODEIA:       

LH2:                                              



LH3

Gaur bideo dei honetan biderketak landuko ditugu, bi taldeetan banatuko gara. Talde batek bideo deia 10:30tan egingo du eta besteak 12:00tan. Erne zuen emailetara!
https://meet.google.com/smw-dhbg-mrf?authuser=1

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina