Gaur ere iritsi gara aste honetako azken lan egunera. Zein pozik jartzen gaituzten ostiralek ezta?
Beno, ba egin dezagun aste honetako azken esfortzua, bikain ari zarete!
LENGUA CASTELLANA:
Estrellas voladoras sarreran textua irakurri eta bertako galderak erantzun. Lan erraza da, mesedez, lasai irakurri eta lasai erantzun.
MATEMATIKA:
LH2: Gaur Matific tokatzen zaigu!!! Oraingoan neurriak (ordularia), geometria (kokapena eta 2D irudiak) eta buruketak landuko ditugu jolasetan.
Ea ibilbide osoa nork egiten duen !!!!! 💪💪💪💪💪💪💪💪
Ea ibilbide osoa nork egiten duen !!!!! 💪💪💪💪💪💪💪💪
LH3:
Gaur Matific duzue lan egiteko, neurriak biderketak eta zatiketak landuko ditugu. Ea datorren ostiralerako nor den gai mapa guztia bukatzeko. Aste osoa duzue, baina gaur gutxienez 10 ariketa burutu beharko dituzue. Animo!
PLASTIKA:
Plastikan plater batean egin behar duzue obra oraingo honetan!!! Etxetik dituzuen jakiak (makarroi, arroza, fideoak, lekaleak...) erabiliz ea zer prestatzen duzuen !!!
Unibertsoarekin zerikusia badu HOBE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina