2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

EXTRALURTARRAK

Nicoren ustetan extralurtarrik ez dago inork ez dituelako inoiz ikuai.



Paulok ere bere irudimena erabili eta extralurtar bat marraztu digu, baina bere ustetan ere ez dira existitzen ez baititugu teleskopioz ikusi.


Aitorrek ere extralurtar bat marraztu digu, haserre dagoela dirudi. Aitorren ustetan extralurtarrak egon badaude, baina ez ditugu ikusi urrun daudelako, Jupiter eta Neptunon.


Ekainen ustetan ezin da extralurtarrik egon beste planetetan dauden tenperaturengatik. Zure extralurtarra ere ederra. Segi horrela!


Tomasek ere sekulako extralurtarra egin digu, bere ustez kapsula pila bidali dira espaziora eta inoiz ez da bizitzarik aurkitu, beraz bere usteta ez daude extralurtarrik. Lan bikaina Tomas, segi horrela!


Andrearen ustetan extralurtarrak egon daitezke gure unibertsoan eta hiru arrazoi ematen dizkitu:

1. Arraroa litzateke gu bakarrik egotea unibertsoan.
2. Galaxia pila daude, 1.000.000 baino gehiago.
3.Hainbeste galaxien artean lurra bezalako planeta bat egon daiteke.


Anerren ustez ere extralurtarrak existitzen dira, berak uste du arraroa izango litzatekeela gu bakarrak izatea unibertsoan. Lan bikaina!


Adrianak ere berde berdea den extralurtar bat egin digu. Bere ustez ez dira existitzen!


Naiarak ere ez du uste existitzen direnik, eta gainera berldurra emango liokete egongo balira.















Yomarak ere ez du uste existitzen direnik ez baititu ikusi.


Aitorrek argi dauka extralurtarrak existitzen direla, ovni bat ikusi zuen normait ezagutzen baitu: bere amatxo.


Onak uste du extralurtarrak badirela eta gainera hauek gustukoa dutela planetak bisitatzea.


Carlaren ustetan ezinezkoa da extralurtarrak egotea, oxigenorik ez dagoelako arnasa hartzeko


Leok ere ez du sinisten extralurtarrak egon daitezkeenik:


Iratxek ere ez du uste existitzen direnik ez baititu inon ikusi.


Jimek ere ez ditu inoiz ikusi, eta ez du uste existitzen direnik.

Gaur Laiaren extralurtarra iritsi zaigu. Existitzen badira forma hau izango al dute?





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina