Dagoneko osteguna dugu. Zer moduz doa dena? Badakigu sekulako gogoak dituzuela eskolara itzultzeko. Guk ere sekulakoak ditugu. Hala ere, bikain ari zarete. Oso harro gaude!
Beno gaur ere lan pixkat egingo dugu ezta? Hona gaurko plangintza:
PROIEKTUA:
Gaur eguzki sistemaren inguruko errepaso galderak egingo ditugu. Lehenik blogean bideoa ikusi eta ondoren bertan erantzunak bete eta bidali zure irakasleari. Hau amaitzean extralurtar bat irudikatu eta azpian idatzi ea zure ustez gure unibertsoan ba al dagoen bizitzarik eta arrazoitu, baiezkoa bada zure erantzuna esan zergatik uste duzun bizia egon daitekeela eta ezezkoa bada esan zergaitik iruditzen zaizun ezinezkoa dela. Eta emailez bidali (aitziber@aieteikastetxea.com)
MATE:
LH2: Gaur problemak ebaztea egokitzen zaigu, eta baita geometria pixka bat errepasatzea ere. Blogean dituzue bi fitxa elkarren atzetik. Batean bi problema eta bestean geometria azalpena eta bi ariketa dituzuelarik.
LH3:
Gaur problemak ebazteko eguna dugu. Blogean aurkituko dituzun “Problemak 7 eta Problemak 8” problemak ebatzi eta zure irakasleari bidali. (aitziber@aieteikastetxea.com)
MUSIKA:
Gaur musikan gaur eguneko eta aspaldiko Euskal Instrumentuei buruzko informazioa daukazue. Baita bideo batzuk ikusteko ere. Bat informazioa duena EUSKAL MUSIKA TRESNEI buruz eta MIKEL LABOAREN abesti batekin bestea. Fitxa interaktibo bat igota egongo da betetzeko aurrez irakurri eta ikusitako bideoak kontutan izaten dituena:
- Informazioa IRAKURRI eta IKUSI (bideoak).
- Ariketak egin.
Bukatutakoan: “TERMINADO” eta “ENVIAR A MI PROFESORA”
BIDEODEIA:
LH2:
Gaur bideo deian, gaurko eta biharko lanei buruz hitz egingo dugu eta ondoren buruzko kalkulua erabiliz biderketako taulak errepasatuko ditugu. Gero, arbelan, biderketak egingo ditugu gaurko moduan.
Hemen duzue lotura:
https://meet.google.com/evj-rgkk-fag?pli=1&authuser=0
Gaur bideo deian, gaurko eta biharko lanei buruz hitz egingo dugu eta ondoren buruzko kalkulua erabiliz biderketako taulak errepasatuko ditugu. Gero, arbelan, biderketak egingo ditugu gaurko moduan.
Hemen duzue lotura:
https://meet.google.com/evj-rgkk-fag?pli=1&authuser=0
LH3
Gaur bideodeian neurriak errepasatuko ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina