2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

PLANETAK 3D


Hemen doaz gure unibertsoko planetarik politenak:

Onak esfera formakoa egin du, gure lur planetaren antza handia du!



















Naiarak tenis pilota  bat erabiltzea erabaki du, aukera bikaina!















Zein polita Dani! Izarrak eta guzti!



















Ekainen planetak sekulako kolore  biziak ditu!













Leok ere lurraren antza handia duen planeta ekarri digu!

























Pauloren planetak ere kolore alai alaiak ditu!
























Andreak Jupiter egin du, bai originala!

















Laiak ere Jupiter ekarri digu. Bai dotore zauden!



Carlak ere Lur planeta egin du, bai originala, zulotxo eta guzti!

























Yomarak ere planeta polit bat egin digu, urez beteta dagoela ditudi!

























Iratxeren planeta Urano dela dirudi, bai urdin polita duen!


Adrianak ere sekulako bolumena eman dito Jupiterri, bai arte lan polita!


























Aitorrek lur planeta egin du eta konpainiarekin dator! Hau lagun berria dugu, ezta?


Jimek lurra egin du, eta egia esan lan bikaina egin du, bai arte lana. Segi horrela!


Begira zein polita den Tomasen planeta, Jupiter eta Marte arteko nahasketa bat dirudi. Zein planeta ote da?



osteguna 30

Egunon lagunak, dagoeneko osteguna dugu.

Zer moduz doa astea? Badakit paseotxoekin askoz hobe doala!

Gaur ere lan pixkat egiteko prest ezta?

Hona gaurko lan plana:



PROIEKTUA:


Blogean “Eguzki sistema” sarreran aurkituko duzun bideoa ikusi eta ondoren planteatzen diren ariketak burutu. Lehenengo ariketan definizioak hitzekin lotu beharko dituzu. Txikipedian kontsulta egitea egoki izan daiteke. Oso garrantzitsua da bideoa ongi ikusi eta ulertzea. Ondoren hiru dimentsioetan  planeta bat sortu eta honen argazkia bidali. (aitziber@aieteikastetxea.com)






















MATE:


LH 2:

Gaur maten probleman fitxa bat eta geometriakoa bestea. oso errazak biak. Gogoratu egin baino lehen ongi irakurtzea, ondo ulertzeko zer jartzen duen. Biderketen kasuan gogoratu, era batera ondo badago eta ez ba da ongi bezala azaltzen, aldrebeska ere jartzea ba dagoela!!! 8 X 3 = 3 X 8. Ariketak era batera bakarrik onartzen du.

Geometrian X bat jarri behar duzue irudi geometriko zuzena bilatzen duzuenean. Ea zein ongi egiten dituzuen ariketak!



LH3

Gaur problemak ebazteko eguna dugu. Blogean aurkituko dituzun “Problemak 3 eta Problemak 4” problemak ebatzi eta zure irakasleari bidali. Gogoratu oso garrantzitsua da lasai eta ondo irakurtzea problemak, dena ulertzeko. Behar baduzu marraztu hobeto ulertzeko. Ea denak argitzea lortzen duzun!





MUSIKA:     

Gaur blogean bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez  lehiaketa bat egingo dugu.

- Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten Turkiar Martxa sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!

Datuak ez dituzte memorizatu behar! Bakarrik interesa duenak irakurtzeko dira) Lehiaketan bideoan ikusten diren gauzei buruzko galderak egingo dira!



BIDEOKONFERENTZIA:



LH2: 

Gaur ere bideokonferentzia daukagu, gogoratu!!!!!






LH3



Gaurkoan unibertsoaren sorrerari buruz hitz egiteko geratuko gara. Lehen taldea 10:30tan bilduko da eta bigarrena 12:00tan.





PROBLEMAK 3 ETA 4

Problemak, una ficha interactiva de Matxi
liveworksheets.com

Problemak, una ficha interactiva de Matxi
liveworksheets.com

EGUZKI SISTEMA








Planetak sailkatu, una ficha interactiva de Matxi
liveworksheets.com

PROBLEMAK 2. GEOMETRIA 2.


Kaixo lagunok! Hemen dituzue gaurko mateko lanak! Problemak eta geometria ditugu gaurko honetan. Gogoratu eragiketaren keinua ere jarri behar dela: +, -, X. Biderketa keinua nik X maiuskularekin egiten dut. 

Gogoratu bukatutakoan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA".

1. PROBLEMAK. Lehenengo ariketan hutsuneak bete behar dituzue. Ordena ere garrantzitsua da, hau da, 8 x 3 ez bada, agian 3 x 8 izango da, ados?


Problemak 2, una ficha interactiva de marijo_mendizabal
liveworksheets.com




2. GEOMETRIA: Bigarrengo ariketa honetan, irudi geometrikoak aukeratu behar dituzue, X bat jarrita esaktzen zaizuen irudiari.




MUSIKARI HANDIAK SEKULA IKUS/ENTZUN EZ DITUZUN BEZALA!

Kaixo lagunok!


Gaur bideo batzuk dituzue ikusi eta disfrutatzeko. Baina begiratu eta entzun ondo zeren hurrengo batean hauen inguruko galderak erantzunez  lehiaketa egingo dugu!
Beethovenen 5. Sinfonia, Bachen 147. Kantata eta Mozarten Turkiar Martxa sekula ikusi ez dituzuen bezala. Gozatu!


Entzungai duzuen hau Beethovenen 5. Sinfonia bezala ezaguna da. Bere izen ofiziala hau da: 5. Sinfonia do minorrean. 67. Opusa.

Ludwig van Beethoven Alemanian jaio zen Bonn hirian 1770 ean eta 1827 an Vienen hil zen. Konpositore, orkestra zuzendari eta piano-jotzaile birtuosoa izan zen, klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Haren lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia (Alaitasunaren ereserkia bezala ere ezagutua) Europar Batasunak ereserkia delarik gaur egun.




"TURKIAR MARTXA" bezala ezaguna den mugimendua, obra handiago baten zatia da: Mozarten "PIANORAKO SONATA LA MAIORREAN K/331/300" (Hara ze izen "rinbonbanteak" izaten dituzten konpositore handien obrak)


Wolfgang Amadeus Mozart  Austrian jaio zen Salzburgo hirian1756 an eta Vienan hil zen 1791an. Aro klasikoko konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; Haietako asko, musikagintzaren onenetakotzat aitortuak hainbat arlotan: operamusika sakratuaganbera-musikaorkestrarakoasinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.


Orain Bachen "147. Kantata" obra ikusi duzue. Ikusgarria ezta?

Johann Sebastian Bach Alemanian, Eisenach izeneko hiri batean jaio zen 1685 an eta Alemanian bertan, Leipzig hirian hil zen 1750 an. Barroko deritzon garaikoa da eta  konpositorea eta organista izan zen. Historiako musikari familia onenetariko baten kidea zen. Inoiz izan den konpositore handienetarikotzat hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik eta musika teknika eta garapenari garaian egindako ekarpen berriei esker ere. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat, hala nola MozartMendelssohnSchumannLisztBrahmsMahler edota Schoenberg.

Brandeburgoko kontzertuak“Meza si minorren”Nekaldia San Mateoren arabera eta Tocata eta fuga re minorren dira haren lanik ezagunenetako batzuk.

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ASTEAZKENA 29

Kaixo lagunak,

Atzo lagun batek animozko bideotxo bat bidali zigun, agian ikusia izango duzue, baina bestela hemen duzue aukera ikusteko.


Goaz bada gaurko lan  planarekin:


HIZKUNTZA:

Gaur ipuin bat izango duzue entzungai. Entzun eta gero bi ariketa interaktibo dituzue egiteko. Gero betiko moduan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz guri bidali.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com

MATE:

MATE LH2: 

Gaurkoan biderketarekin jarraituko dugu, eta horretarako hor duzue bideo bat Pitagorasen taula nola erabiltzen den jakiteko. Ondoren 2 fitxa interaktibo dituzueBetiko moduan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatu niri bidaltzeko.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com

LH3
Zatiketak nola egin ikasten hasi ginen, gaur pixkatxo bat praktikatuko dugu. Blogean “Zatiketak ikasten” sarreran aurkituko duzuen bideoa ikusi, ondoren ariketak egin bertan.  Lan hau amaitu ondoren biderketak praktikatzeko beste ariketa aurkituko duzu, hori ere bete. Ondoren zure irakasleari bidali.





BIDEOKONFERENTZIA:

LH2:

Hemen duzue meeten sartzeko esteka:

Bideo-deian sartzeko, egin klik esteka honetan:


LH3
Bihar zatikiak ondo finkatu eta errepasatzeko bideokonferentzia egingo dugu. Bi taldetan elkartuko gara. Erne zuen emailetara!



ZATIKETAK IKASTEN

ZATIKETAK, una ficha interactiva de juliarrien
liveworksheets.com

Biderketa taulak, una ficha interactiva de irakasleire
liveworksheets.com

BIDERKETA 2. PITAGORASEN TAULA.


KAIXO MAITEOK!

Gaur, berriro matematika landu behar dugu, gure ordutegiari jarraituz. Badakit pila bat gustatzen zaizuela eta gainera biderketarekin hasi gara eta gustura zabiltzate  eduki berriak zuenganatzen. Goazen beraz.

Hau Pitagorasen taula duzue, eginda dago. Biderketa taulak ikasteko erabiltzen da eta ondoren bideo batean nola funtzionatzen duen  ikusiko duzue.





Orain bi fitxa interaktibo dituzue egiteko. Erabili taula eta saiatu denak asmatzen! Aupa zuek!


5aren taula, una ficha interactiva de veronicamarz
liveworksheets.com




Biderketak 3 eta 4, una ficha interactiva de MJBG
liveworksheets.com

IPUINAREN HASIERA LANTZEN

KAIXO LAGUNOK! Hemen gaude berriro ipuina lantzeko prest!

Oraingo honetan azpian duzuen ipuintxo hau entzun behar duzue...

Oso polita da! Ulertzen ez baduzue, berriro entzun. Dena den, ikusiko duzue ondoren egingo ditugun ariketekin, nola ulertuko duzuen.



Lehenengo fitxan hitzak beren esanahiarekin lotu behar dituzue, bakoitzari bere zenbakia jarriz. Betiko moduan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com


Hirulapurrak hiztegia, una ficha interactiva de marijo_mendizabal
liveworksheets.com



Bigarrengo fitxa honetan berriz, Ipuina dago idatzita eta zatika desordenatuta. Ordenatu behar duzue, zati bakoitzaren karratutxoaren barruan ordena ezarriz. Sei zati daudenez, 1 etik 6 rako zenbakiak erabili behar dituzue. Irakurri ondo eta pazientziarekin egin. Betiko moduan "TERMINADO" eta "ENVIAR A MI PROFESORA" sakatuz.

LH2: MARIJO: mmendizabal@aieteikastetxea.com
LH3: JUGATX: jetxeberria@aieteikastetxea.com


Ipuina, una ficha interactiva de marijo_mendizabal
liveworksheets.com

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

KOMUNEKO PAPERAREN ERRONKA

Aitorrek bere bideoa bidali digu, saiatu eta saiatu dabil. Aupa Aitor!







Carla ere saiatzen aritu da!


Andrea ere hor dabil, ea lortzen duen!


Ikusi Iratxe nola dabilen?


ZER DA BIGBANGA?

Nicorentzat Unibertsoa nola sortu zen azaltzen duen teoria bat da. 


























Laiarentzat Bigbanga kolore leherketa bat da:















Anerrentzat  unibertsoa sortu zuena BigBanga da.




Aitorrentzat Bigbanga unibertsoaren leherketa bat da.



















Paulorentzat ere leherketa bat izan zen eta materia sakabanatu egin zen eta ondorioz planetak sortu ziren.
























Dani Paulorekin bat dator bere ustetan ere leherketa bat izan zen.

















Andrearentzat Bigbanga oso handia izan zen! Eta ondorioz unibertsoa sortu zen.


Hara zein sorpresa polita! Adrianarentzat ere Bigbanga leherketa bat izan zen.


























Iratirentzat ere kolore leherketa bat da, ostadarraren leherketa!


Aitor Landarentzat ere eztanda handi bat izan zen.















Carlarentzat unibertsoaren hasiera da.




















Yomararentzat ere Bigbanga eztanda handi bat izan zen eta bertatik planetak eta izarrak sortu ziren.

























Bryanen ustetan unibertsoaren hasiera da Bigbanga



Leorentzat ere guztiaren hasiera da



Ekain ere leherketa bat dela uste du. Ondoren izar iheskorren banaketa batekin.

























Onak sekulako artelana egin du bigbangaren inguruan eta bere ustez meteorito baten leherketa izan zen.


Emilyren lana ere iritsi zaigu. Zuek bai artistak!



Iratxek ere leherketa handi bat bezala irudikatudu:

Jimek bigbanga galaxiekin lortzen du.