ZER MODUZ JOAN DA ASTEA? NEKATUTA ZAUDETE?
ANIMO!!! OSTIRALA DA ETA!! GORA BIHOTZAK!!
HONA HEMEN GAURKO BI PROPOSAMENAK :
1. ILARGIAREN ARTELANA
2. GATZA POTOA
BIAK IKUSI ETA BAT AUKERATU.
ILARGIIAREN ARTELANA:
MATERIALA:
-KARTULINA BELTZA.
-FOLIO TXURI 1.
-ARKATZA
-GORAIZEAK
-KOLA TXURIA EDO BARRA
-ETXEAKO MATERIALA (PAPEL ALBAL, BOTOIAK, ARIAK, ARROZA, PAPER ZATIAK, TELA ZATIAK, ALGODOIA, ...
NOLA EGIN:
1. PAUSUA: KARTULINA OSO HANDIA BADA, MOZTU EZAZU ERDITIK ETA FOLIO TAMAINA BADU, UTZI EZAZU MOZTU GABE.
2. PAUSUA: FOLIO TXURIAN MARRAZTU ILARGIAREN FORMA , MOZTU ETA KOLA EMAN ONDOREN, KARTULINA GAINEAN ITSATSI.
3. PAUSUA: ILARGI BARRUAN ZUK DUZUN MATERIALA ITSATSI, ILARGI OSOA BETE ARTE.
AMAITZEN DUZUNEAN, MARGO TXURI BATEKIN MEZU POLIIT BAT IDATZI ZURE ARTELANEAN. ADIBIDEZ: - Ilargiraino eta buelta maite zaitut.
- Ilargia bezain polita zara.
- Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero.
MAITE DUZUN NORBAITI EGITEKO OPARI POLITA IZAN DAITEKE. EDO ZURE GELA APAINTZEKO. ZUK ERABAKI.
GATZA POTOA:
IMAJINA EZAZU PLANETA BEREZI BAT ETA ZURE POTO BARRUAN IRUDIKATU.
MATERIALA:
- KRISTALEZKO POTE 1.
- GATZA.
- KOLORETAKO TIZAK.
- FOLIO 1
NOLA EGIN:
GATZA PIXKA BAT BOTA FOLIOAREN GAINEAN ETA ONDOREN TIZAREKIN GATZA IGURTZI, GATZA KOLOREZTATU ARTE.
BEHIN GATZA PREST DUGUNEAN, FOLIOA TUTU MODUAN JARRI ETA POLIKI POLIKI POTO BARRURA BOTA.
ERNE!!! POTOA ITXI AHAL IZATEKO, GORAINO BETETA EGON BEHAR DU.
Aupa artistak!! Zuen artelanak ikusteko gogoz gaude!
jetxeberria@aieteikastetxea.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina