2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

EUSKAL FOLKLOREA: DANTZAK

Kaixo lagunok. hemen gaude berriro!

Euskal folklorearekin jarraituz, gaurko honetan EUSKAL DANTZAK ikusiko ditugu.
Ikusiko ditugun bi dantzak berezitasun bat daukate. Oreka mantenduz dantzatu behar dira, bata edalontzi baten gainean eta bi metrotara altxatuta dagoen kutxa baten gainean bestea. Honegatik, dantzatzen diren momentuak, egiten den herrietan oso une garrantzitsuak dira herritarrentzako eta herrikoa ez den jende asko ere biltzen dute ospakizun hauek.
Iparraldean dantzatzen den "GODALET" dantza eta Lekeition sorburua daukan "KAXARRANKA".


BIDEOAK IKUSI ETA DISFRUTATU. DATORREN ASTEAN KAHOOT EGINGO DUGU, BERAZ INFORMAZIOA ERE IRAKURRI. ONDOREN JOLAS BAT DUZUE BEETHOVENEN OBRAK ENTZUN ETA PARTITUREN PUZZLEAK EGITEKO. BAITA INSTRUMENTUEN "PASAPALABRA" ERE.


Kaxarranka Lekeitioko dantza da, San Pedro egunean, ekainaren 29an, egiten dena. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza, beraz, airean egoten da, lurretik bi metrotara edo. Alkandora eta praka zuriak, gerriko gorria, lepoko gorria janzten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra





Godaleta dantza edo Godalet dantza Zuberoako euskal dantza herrikoi bat da.
Zuberoako maskaradan "fonction" (ekitaldia) izenekoa osatzen duen dantza. Zamaltzain, txerrero, gatuzain eta kantiniersaren artean dantza egiten dute. Nork bere dantza-urratsak egiten ditu ardoz beteriko edalontzi edo godalet baten inguruan eta gainean. Zamaltzaina izaten da azkena. Bere saioari bukaera emateko edalontziaren gainera igo eta oin baten gainean gelditzen da, besteaz gurutzea seinalatzen duen bitartean. Trebetasun berezia behar izaten da, oso zaila baita lurrean dagoen edalontzia ikustea.
ZAMALTZAIN, TXERRERO, GATUZAIN ETA KANTINIERSA Zuberoako MASKARADA izeneko jai batean parte hartzen duten pertsonaien izenak dira. Pertsonai gehiago ere badira. GODALET, berriz, ardo basoari esten zaio Zuberoan.






1. BEETHOVENEN JOLASA !!!!!!!!!




2. INSTRUMENTUEN "PASAPALABRA"



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina