2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

EKAINAK 2, ANTOLAKETA


Egun on talde!

Zer moduz dijoa dena, zein egun politak izaten ari garen hondartzaz, basoaz eta pasioez disfrutatzeko, ezta? Gaur egunkarian irakurri dut hondartzako ura inoiz baino epelago dagoela!

Beno gutxi geratzen da eta bikain ari zarete, animo!






PROIEKTUA:

Gaur ilargiari buruzko textu bat osatuko dugu. Amaitzerakoan ilargiaren marrazkia egin eta zure irakasleari bidali behar diozu, baina benetako ilargiarena!



INGELESA:


1. Milton Travelers plataforman ariketak egin.

2. Blogean ariketa interaktiboa egin (Solar System vocabulary). Bukatzen duzunean “Terminado” botoiari eman, bete ikaslearen izena, maila eta helbide honetara bidali: acamara@aieteikastetxea.com


GORPUTZ HEZKUNTZA:


Aste honetarako, Yoga saio bat egitea proposatzen dizuet. Dagoeneko kalean jolastu eta mugitzeko aukera badugu, eta aprobetxatu behar dugu! Baina etxean gauden momenturen batean, berriro ere gure gorputzarekin lasai egoteko eta gure barnera begiratzeko tarte bat hartzea ere ondo etor daiteke. Erlaxatzeko, kontzentrazioa hobetzeko, gure gorputza ezagutzeko, koordinazioa lantzeko… Hona hemen yoga saio baten bideoa.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina