Euskal Herriak ere badu aipamen txiki bat espazio-bidaien historia luzean. Leopold Eiharts astronauta miarritztarrak hiru aste pasatu baitzituen MIR espazio geltokian 1998an. Ingeniari aeronautiko eta ehiza-hegazkinetako pilotu tituloak lortu ostean, astronauta izateko probak gainditu zituen. Gaur egun NASAren Johnson espazio zentroan dago, espaziora bueltatzeko trebatzen ari da.
LURRAREN INGURUAN BIRA EGIN ZUEN LEHENENGO ANIMALIA:
Suziri edo kohete batekin espazio bidaiak egin ditzakezu. Suziriek oso motor indartsuak dituzte;hain indartsuak, lurretik aireratu eta espazioko beste planetetara joateko gai baitira.
Suzirien barruan astronauta gutxi batzuentzako lekua baino ez dago. Astronautarik ezagunenetakoen artean ditugu Juri Gagarin errusiarra eta Neil Armstrong estatubatuarra. Gagarin izan zen espaziora joandako lehenbiziko astronauta, eta Armstrong, berriz ilargia zapaltzen lehena. Hala ere, ez bata eta ez bestea ez ziren izan lehendabizikoak Lurraren inguruan bira egin zutenak. Laika izan zen horretan aitzindari, Moskuko kale-txakurtxo bat, alegia.
Laika, errusieraz "zaunka egiten duena" da.1954.urtean jaio zen eta handik hiru urtetara hil zen, 1957ko azaroaren 3an.
Sputnik 2 satelite sobietarraren barnean bidaiatu zuen eta bidaia hartan bertan hil zen.
Orbitan hil zen lehenengo animalia ere izan zen.
Zientzilariek hegaldi espazialen inguruan jakintza handirik ez zutenez, ez zekiten gizaki batek atmosfera gaindiko baldintzak jasango ote zituen. Horregatik, lehenik animaliekin probak egiteko erabakia hartu zen eta Laika txakurra izan zen lehengoa. Hala ere,ordurako hegaldi azpiorbitalak segurtasunez burutzeko teknologia nekez garatu zenez, txakurrak iraungo zuen itxaropenik ez zegoen. Izan ere, handik ordu gutxira hil zen nahiz eta egun batzuetarako bizi-itxaropena zeukala kalkulatu zen. Misio honekin, gizakiak grabitate ezeko inguru batean iraun dezakeela frogatu zen.
ERANTZUN GALDERAK:
1. Nola du izena Euskal Herriko astronauta miarritztarrak?
2. Zenbat aste pasatu zituen Leopold Eiharts astronautak espazioan?
3. Gaur egun, zertan ari da?
--------------------------------------
4. Nor zen Laika?
5. Zer esan nahi du Laikak errusieraz?
6. Noiz jaio zen Laika txakurra? Eta noiz hil zen? Non?
7. Laika txakurra kohetean lurrari bira ematera bidali zuten baina... Nola zuen izena bere koheteak?
8. Zenbat denbora iraun zuen bizirik kohete barruan?
9. Zer sentitzen duzu Laikaren albiste hau jakiten duzunean? Zergatik?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina