2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

VIVALDIREN "UDABERRIA"

2020 ko martxoaren 24 a

Aupa lagunok!

Zer moduz zabiltzate? Lan eta lan seguru, seguru…Zuek ikusteko irrikatzen nago, baina momentuz ezinezkoa denez, hemendik musika landu, ikasi, gozatu, bizi eta sentitzeko proposamen batzuk egingo dizkizuet astean behin. Ados?


UDABERRIA

1. UDABERRIA heldu dela konturatu al zarete? Ez da erraza, ez da? Etxe zuloan sartuta baikaude. Beno hori ekiditeko, klasiko baten musika entzungo dugu marrazki bizidunen klasiko baten eskutik:

Vivaldiren “Udaberria” (1. kontzertua Mi maiorrean. OP. 8 RV. 269 [allegro]) Walt Disney ren ikuspegitik.

·         EGIN BEHARREKOA:

1.    Entzun eta ikusi, musika eta irudiak gozatuz.
2.    Entzuten diren instrumentuetako baten marrazkia egin eta margotu.
3.    Argazkia atera eta bidali niri (Marijo).



4.    Bidalitakoak blogean zintzilikatuko ditugu denok elkarren berri izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina