2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

HIZKUNTZAKO LANAK 4: LEHOI EGARRITUA


LEHOI EGARRITUA

Behin batean, lehoi egarritu bat laku garden batera hurbildu zen bertatik edateko asmoz. Bere burua uretan islatua ikusi zuenean, laku hura lehoi harena izango zela pentsatu zuen eta beldurtuta bertatik ihes egin zuen. Baina hainbestekoa zen haren egarria, berriz itzuli zen lakura. Baina lehoiak hantxe jarraitzen zuen. Zer egin zezakeen? Atzera egin zuen, baina, handik gutxira, berriz etorri zen, egarriak itoko zuela pentsatuz. Ezin zuen gehiago… Horregatik, gorputzeko dardarari aurre eginez, begiak itxi eta muturra uretan sartu zuen… eta ez zen ezer gertatu! Lehoia non zegoen ikusteko begiak pixka bat zabaldu zituenean, lehoia lakutik desagertua zela ohartu zen!




GALDERAK:

1.  Gustatu al zaizu istorioa?
2.  Zer gertatzen zitzaion lehoiari?
3.  Zer egingo zenuke zuk lehoia izango bazina?
4.  Kopiatu istorioa beste orri batean eta ondoren asmatu beste bukaera bat ipuinari.
(Beltzez dagoena kopiatu eta amaiera asmatu. Laranjaz dagoena ez kopiatu).
5.  Marrazki bat edo eskulan bat egin, ipuin honekin zerikusia duena.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina