2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

PLANETAK




Ondorengo bideoa ikusi, ikasi eta disfrutatu. Ondoren lurra planetaren marrazkia egin eta honen ondoan zure gustukoa den beste planeta irudikatu. 
Azkenik unibertsoaren inguruan zer ikasi edo jakin nahiko zenukeen idatzi. 





Nicok lurra planetaz gain Jupiter eta Neptuno ere gogoko ditu. Mila esker Nico!!!















Naiarak ere lurra planeta bidali digu!





Andreak Jupiter du gustuko. Eta gauza asko jakin nahi ditu unibertsoari buruz:

- Zer diren zulo beltzak?
- Unibertsoaren tamaina. 
- Bakarrik al gaude unibertsoan?



Aitorri Saturno gustatzen zaio. Eraztunengatik izango ote da?



Aitorren antzera Iratxeri ere Saturno gustatzen zaio, eta horren inguruan ikertzen aritu da. Berak Saturnon bizia egon daitekeen jakin nahi du! Lan sakona eta bikaina!



Anerrek lurra ere ederki irudikatu digu! Eta Saturnorekin aho zabalik geratu naiz! Lan ona! ARTISTA!!!!!!!!!!!!
Anerrek unibertsoan bizitzarik dagoen jakin nahi du, baita unirbertsoa nola kontrolatu daitekeen!!!Zergaitik ote?



Aitorrek Lurraz gain, Saturno eta Jupiter ere ekarri dizkigu!


Carlak eguzki sistema osoa arte lan batean egin digu!


Yomarak Marte du gustuko planeta. Eta izarrek zenbat urte dituzten jakin nahi du.



Ekaini ere Saturno gustatzen zaio. Lan bikaina! Eta espazioa noiz sortu zen jakiteko gogoak ditu!


Ene...Laiak Lurra satelite eta guzti marraztu digu! Baina artifiziala eeee????

 eBryanek, bere planetak (Lurra eta Saturno) bidaltzeaz gain, bere jakinmina ere baretu nahi du.
  • Zenbat izar daude?
  • Nola egin zen eguzkia?
  • Eta mundua?
  • Eta ilargia?
  • ...


Paulok ere bere gustuko planeta Urano dela esaten digu marrazki honekin eta bere galderak ere uzten dizkigu: Beste galaxi batean izaki bizidunak ba ote dauden eta beste planetetan animaliak bizi ote diren galdetzen dio bere buruari.


Iratik oso gustuko omen du Urano! Bai polita detaile eta guzti!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina