2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

HIZKUNTZAKO LANA 2:" BABOAK"(Jugatx)



Kaixo, kuadrila!

Zer moduz doa dena? Hemen bidaltzen dizuet hizkuntzako bigarren testua. Lasai-lasai irakurri bi edo hiru aldiz eta, ondoren, galderak erantzun.

Animo eta muxu handi bana.

Jugatx

 ...................................................................................................

 

BABOAK!
Aitona eta biloba ondoko herrira zihoazen astotxo batekin. Mutila astoaren gainean zihoala, honela zioen jendeak:
–Lotsagabea! Gaztetxoa lasai-lasai astoaren gainean, eta aitona gizajoa, oinez.
Hori entzutean, aldatzea erabaki zuten, eta aitona asto gainera igo zen eta bilobak oinez jarraitu. Baina laster entzun zuten:
–Ai zer agure berekoia! Bera ederki astoaren gainean, eta mutil errukarria, oinez.
Orduan erabaki zuten onena biak batera astoan joatea izango zela. Baina orduan jendeak:
–Zer egiten duzue biok asto gaixoaren  
Egoera ikusita, biek oinez segitzea erabaki zuten, jendearen komentario iraingarri gehiago ez entzuteko. Baina beste leku batetik pasatzean honela entzun zioten jendeari barrezka:
–Baboak! Nolatan zoazte oinez asto hori izanda?

GALDERAK:

1.    Zein dira ipuin honetako protagonistak?
2.    Nor zihoan astoaren gainean hasieran? Eta zergatik jaitsi zen asto gainetik?
3.    Pentsa ezazu zu zarela astoarekin doan haurra. Zer egingo zenuke? Zergatik?
4.    Marraztu ezazu ipuin hau irakurtzean burura etortzen zaizuna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina