2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

HIZKUNTZAKO LANA 1: TXAKURRA ETA OTSOAREN ISTORIOA (Jugatx)

Kaixo, kuadrila!

Zer moduz zaudete?

Hemen duzue istorio berri bat egun hauetan irakurri eta galdera batzuk erantzuteko. Gustatuko zaizuela espero dut.

Ondo izan.Besarkada bat.

Jugatx


Otsoa eta txakurra

Otso argal eta goseti batek ondo jandako txakur osasuntsu batekin egin zuen topo, eta honela galdetu zion:

–Nola izan liteke, ni zu baino indartsuagoa izanik, nik jatekorik ez aurkitzea eta goseak hiltzen egotea?

Eta txakurrak:

–Kontua da nik ezin hobeto zaintzen nauen nagusi bat zerbitzatzen dudala: ogia franko ematen dit nik eskatu gabe eta bere soberakinak eskaintzen dizkit nik haren etxea zaintzearen truke.

–Zu bai zoriontsu –esan zuen otsoak, inbidiaz.

–Nahi baduzu –jarraitu zuen txakurrak–, ni bezain ondo bizi zaitezke. Nahikoa duzu nire nagusiari etxea babesten laguntzearekin.

–Ederki! –esan zuen otsoak–, horrela aterpean eta nahi adina janari dudala biziko naiz, eta ez orain bezala, basoetan zehar euritan eta elurretan janik aurkitu ezinik. Baina, egon, egon! –oihu egin zuen. Zer duzu lepoan? Gorri-gorri duzu!

–Ez da ezer –erantzun zuen txakurrak–. Kate batez lotzen naute ihes ez egiteko.

–Eta ez al dizute etxetik ateratzen uzten?

–Inondik ere ez! –esan zuen txakurrak.

–Bada, ez bazara libre– otsoak–, zuretzat duzu hori guztia, baina nik ez dut ezer jakin nahi. Ez dut zurea den ezer nahi, horretarako askatasunik gabe gelditu behar baldin badut.

La Fontaine




GALDERAK:

1.    Zein zegoen goseak?

…………………………………………………………………

2.    Zergatik zuen otsoak txakurraren inbidia?

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………


3.    Nork ematen zion txakurrari jaten? Zeren truke?

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………


4.    Zergatik ez zuen otsoak, azkenean, txakurraren lekuan egon nahi?

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

5.    Zein izan nahiko zenuke, txakurra edo otsoa? Zergatik?

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………


Marraztu ipuina irakurri ondoren burura datorkizuna:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina