Kaixo denori,
Gaurko erronka zailagoa da oraindik eta heldu baten laguntza beharko duzu labea erabiltzeko.
Ea zenbat gaileta egiteko gai garen denen artean. Zuen etxeko errezetak erabiltzea dituzue, edo internetekoak edo nik erabiltzen dudana.đź‘…
Nire errezeta honako hau da:
OSAGAIAK:
- 100gr azukre- ahutsa.
- 200gr gurin.
- 300gr irin.
HONELA PRESTATU:
- Lehendabizi, azukrea eta irina elkartu.
- Ondoren gurina gehitu eta orea egin.
- Orea ordu betez hozkailuan utzi.
- Orea atera forma eman eta labean sartu 180 gradutara 7-10 minutu inguru. (Gailetaren tamainaren arabera)
Gaurko erronka uzte nuen ez zuela inork lortuko baina hasi dira lehen gaileta goxoak iriste!
Aitorrenak hemen!
Iratxerenak ere baditugu!
Laiak ere bidali dizkigu, gizenduko naiz oraingo honetan...!
Carlarenak ere sekulako pinta dute! Zein ondo zauden eguzkitan!
Anerrenak kriston goxoak omen daude! Dinosauro forma eta guzti!
Ene ze pinta Onaren gailetak!
Nireak ere labetik atera berriak!
Hemen Adriana eta paulorenak ere! A ze gosea pasatzen ari naizen gaur zuen gailetak ikusita!
Ekainen gaileta goxo goxoak ere iritsi zaizkigu!
Aitor Del Vallek ere bere gailetak jatera gonbidatu gaitu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina